Ebakiren planta fotovoltaiko berriak bere elektrizitatearen % 20 sortzen du

0

Energia berriztagarrietan hazteko eta auto-ekoizle izateko helburuarekin, Bizkaiko Ebaki enpresak Muxikako (Bizkaia) lantegian 4.585 modulu fotovoltaiko instalatzeko proiektua amaitu du 2022an. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan industrialari bakar baterako estalki gaineko autokontsumorako instalazio handiena bihurtu da.  

Muxikako konpainia liderra da zur zerratuaren merkatu nazionalean, Finger Clear (zur lotuaren) fabrikatzaile handiena Europa mailan eta paleta fabrikatzaile handienetako bat nazio mailan. “Energia faktore garrantzitsua da egurraren eraldaketan, bere berezko berriztagarritasunari iturri berriztagarrien bidez gure energiaren ehuneko ehun lortzea gehitu nahiko genioke”, ziurtatu du Eduardo Márquez Ebakiko gerenteak. 

Instalazio berri horren aurretik ere, konpainiak energia termiko osoa (lantegian gehien kontsumitzen den bigarrena) biomasarekin sortzearen aldeko apustua egin zuen, hau da, % 100eko iturri berriztagarri eta jasangarriarekin. Orain pauso horiek jarraitu dituzte beren produktuak fabrikatzeko gehien kontsumitzen duten energiarekin, energia elektrikoarekin. Instalatutako 4.585 modulu fotovoltaikoekin enpresak 2.074.262 kWh sortuko ditu urtean, eta horrek urtean 472,6 tona CO2 gutxiago isurtzea ekarriko du. “Gure produktuekin eta gure negozio-ereduarekin gure bezeroek ere karbono-neutraltasuna eta zero emisioak lor ditzaten lagundu nahi dugu”, gehitu du Márquezek.  

Instalazioa Sidenholen lana izan da, Sidenor eta Enholen jasangarritasuneko eta ekonomia zirkularreko enpresa bateratuarena. Sidenorren industriako eta ekonomia zirkularreko esperientzia eta Enholen energien eta prozesu berriztagarrien ezagutza aitzindaria uztartzetik sortu da. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.