Garapen Ekonomikoak 350.000 euroko diru-laguntza emanen du Nafarroako enpresen deskarbonizazio planetarako

0

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 350.000 euroko diru-laguntza emateko deialdia, industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan deskarbonizazio-planak egiteko. Eskaerak asteazken honetan, hilak 14, hasi eta datorren irailaren 29ra arte aurkez daitezke.

Deialdi honen xehetasun guztiak ezagutzeko, saio informatzaile bat antolatu da datorren irailaren 19rako, Nafarroako Industriaren Elkarteko (AIN) auditorioan.

Diru-laguntza honen helburua industria sektore ezberdinetan deskarbonizazio planen garapena sustatzea da, betiere Nafarroan finkatutako saltokietarako elaboratzen badira. Deialdia, industria arloko diagnosi eta entzute aktiboaren lana egin ondoren sortu da, eta ondorioztatu da enpresen % 88ak plan mota hauek behar eta aurreikusita zuela.

Prozedura hauek, 2030 eta 2050 urtetarako finkatutako maila europarreko deskarbonizazio helburuak eta horniduraren independentziarenak lortzeko lagungarriak izango dira. Kasu bakoitzerako banakako diagnosi hauek egin izanari esker, industria bakoitzak bere bide-orria egin ahal izango du zeinen bidez Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak babestu eta osatu ahal izango dituen bere deskarbonizazio prozesuak.

Horretarako, deskarbonizazio planak, ingurumen mailan jasangarriagoa izaten den enpresa bat lortzeko estrategia global bat elaboratzeko aholkularitza lana izango du oinarri. Bertan, bere maila eta kategoria guztiak inplikatu behar dira, trantsizio energetikoaren premisak jarraituz: eraginkortasun energetikoa, berriztagarrien maximizazioa eta berotegi-efektuko gas isurpenen gaineko neutraltasuna.

Laguntzen zenbatekoa

Enpresa onuradunek laguntzaren % 38 eskura dezakete, enpresa handi baten kasuan; % 48koa, enpresa ertaina bada eta % 58 artekoa, enpresa txikia bada. Eta % 2ko laguntza gehigarria lortu ahal da, genero berdintasunaren baldintzak betetzen badira. Edonola ere, laguntzaren zenbateko maximoa 10.000 eurokoa izango da, deskarbonizazio planaren alde jarritako saltokiko energiaren amaiera kontsumoak 50.000 MWh-ak (4.300 tep) gainditzen baditu. Laguntza minimoa 3.000 eurokoa izango da, zifra horiek 9.999 MWh-ren (860 tep) azpitik egotean.

Enpresak deskarbonizazio Planaren harira auditoretza edo diagnosi energetiko bat egiten badu, laguntzen kopuru maximo hori arestian finkatuekiko % 30 igo ahal izango da.

Laguntza hauetan, oinarri arautzaileen bigarren atalean adierazitako CNAES.-en baitan dauden enpresak izan daitezke partaide. Eskari horiek, Nafarroako Gobernuaren izapideen atariko web fitxan aurkeztu behar dira.

Eragin bultzatzailea duten laguntzak direnez, deskarbonizazio planak eskaria aurkeztu ondoren idazten hasi behar dira. Lanak 2022ko irailaren 9rako amaitu beharko dira.

Jardunaldi informatzailea

Enpresek dituzten zalantza guztiak jakitera eman eta ebatzi aldera, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, AIN-ekin lankidetzan, saio informatzaile bat ospatuko du datorren astelehenean, irailak 19, 12:30etan, Nafarroako Industria Elkarteko areto nagusian.

Bertan, Nafarroako Gobernuko kideek laguntzen gaineko xehetasun guztiak azalduko dituzte. Gainera, AINen eskutik, lantzen aritu den metodologia pilotu batean oinarrituz, deskarbonizazio planen helmena eta helburuak ezagutu ahal izango dira eta KYBSE (Kyb Suspensions Europe) enpresaren partaidetzarekin kontatuko da; honek, plan hauen garapenerako bere esperientzia azalduko du. Azkenik, Espainiako Gobernua prestatzen ari den deskarbonizazio PERTE-aren nobedadeak ezagutzera emango dira.

Jardunaldi honetarako inskripzioak doakoak dira, aurretiaz kontaktu formularioa erabiliz izena ematen bada.