Hezkuntzaren EPEetan parte hartu duten 1.863 pertsonek probak berrikusteko eskubidea erabili dute

0

Hezkuntza Departamentuak aurtengo maiatzean eta uztailean irakasleentzako enplegu publikorako garatutako oposaketetan parte hartu duten 1.863 pertsonek beren probak eta haien espezialitate eta hizkuntzan hautaketa-prozesuan parte hartu duten gainerako hautagaienak berrikusteko eskubidea gauzatu dute. Prozesuaren gardentasunari esker, azterketak eskuratu eta horien nahiz egokitzat jotako hautagaien azterketen kopia idatziak eraman ahal izan dituzte.