Hobetu egin ditu Udalak landa inguruetan sakabanatutako edukiontziak, beste handiago eta erosoagoak jarriz

0

Datorren astetik aurrera beste 44 edukiontzi jarriko dira, edukiera handiagokoak eta hondakinak errazago uzteko pedala daukatenak. 16.000 euro inbertitu ditu Udalak landa-inguruetako barakaldarrek asko eskatu izan duten jarduketa honetan.

Hobetzen ari da Barakaldoko Udala landa-inguruetan jarrita dauden edukiontziak. Zehatz esanda, 16.000 euro inbertitu ditu Jon Andoni Uriak burututako Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzuak arloak ekipamenduok hobetzeko, hiriko landa-inguruetako auzotarrek egindako eskariei erantzuteko.

Edukiontzien edukiera bezala haiek irekitzeko sistema ere hobetzean dautza hobekuntzak. Alde horretatik, 1.100 litrora edo 440 kilogramora areagotu du edukiera, eta horrela hondakin gehiago bota ahal izango dute auzotarrek hemendik aurrera. Horrez gainera, edukiontzi berriek pedala dute beheko aldean, eta horrela, errazago ireki eta sartu ahal izango dituzte poltsak herritarrek. «Horiek dira inguru horietako erabiltzaileek egiten dizkiguten eskaera nagusiak, eta horrexegatik jarri genuen abian kontratu berria, zeudenen ordez beste berri batzuk jarriz. Horrela, herritarrei emanda zerbitzua hobetzen dugu inguru horietan», azaldu du Uriak.

Zehazki, 44 edukiontzi ordezkatu ditugu, Agirre, Basatxu, Bengolea, Santa Agata, Barakandiaran, Gorostitza, La Siebe, La Viña, Ur Gozo, Txakoli, Ureta, Urkullu eta Zabalenkanpan.

Edukiontzi berrien materiala birziklatua da % 75ean, eta datorren astean erretiratuko dituztenak ere birziklatu egingo dituzte.