Iruñeko 72-22 Topaketek europako hausnarketa, arte eta kulturaren gune bihurtuko dute Nafarroako hiriburua

0

Lehen mailako ehun pentsalari eta artista baino gehiagok mundo garaikidearen erronkak jorratuko dituzte, elkarrizketaren, sorkuntzaren, filosofiaren, arteen, literaturaren, musikaren eta zinemaren bidez, Iruñeko 72-22 Topaketan, Nafarroan egingo den kultura, arte eta hausnarketari buruzko nazioarteko topaketan. Programazioa gaur aurkeztu dute Baluarten, Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaolak, Topaketen zuzendari-komisario Ramon Andresek eta horien koordinatzaile Maitena Muruzabalek.

Nafarroako Gobernuak antolatuta eta Iruñeko 72 Topaketen 50. Urtemugan inspiratuta, urriaren 6tik 18ra Iruñan garatuko den diziplina anitzeko ospakizun batez ari gara eta hamahiru egun horietan zehar herritarrek, 27 solasaldi, mahai-inguru eta konferentzia, bost sorkuntza-tailer eta musika garaikidearen kontzertuak, dantza, jarduera eszenikoak, musikalak, proiekzio zinematografikoak eta erakusketak bezalako 35 ekintza artistiko dakartzan programazioa gozatu ahal izango dute.

Esnaola kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duen bezala, “72-22 Iruñeko Topaketak aukera modura har ditzakegu kultura, bere askotariko adierazpenetan, herritarrengana hurbil dadin eraldaketa eta hausnarketarako elementu gisa. Partaideen lekukotasunak, gizarte mailan, argia eta itxaropena ekarriko digulakoan gaude, garai hain konplexu eta aztoratu batean. Zeren Nafarroko Gobernutik kultura ezinbesteko elementutzat hartzen dugu, mundu garaikidearen erronkei aurre egiterakoan.”

Aurkezpenean zehar, Ramon Andres zuzendari-komisarioak nazioarteko ospakizun hau eskaintzera datorkigun gai-sorta aipatu du: “Europa ibiltari baten deriba; kontrol gabeko teknologia arbitrarioari buruzko eztabaida; gorrotoaren zabalkundea; edota itxurakeria, hizkuntzaren manipulazioa izango dira argudioak, betiere ikuspegi kritiko bati jarraiki eta erretorika orotatik urrun landuta; horien eskutik datoz Topaketa hauetan elementu giltzak diren arte bisualak, musika, filosofia, literatura eta zinema. Helburutzat ditu iritzi trukea, arrazoiketa, galdera, gozamena eta adiskidetasuna.”

Ramon Andresekin elkarlanean, programazioaren diseinuan partaide izan dira Berta Ares kazetari eta kultura ikertzailea, Roberto Valencia idazlea, Mercedes Alvarez zinemagilea eta Fabià Santcovsky konpositorea. Horrela, Iruñeko 72-22 Topaketak izenburupean, programa zabal eta berrizale bat garatuko da hiru jarduketa-arlorekin egituratua: solasaldiak, programazio artistiko eta kulturala, eta sorkuntza proiektu berriak.

Programazioa

Partaideen artean aipagarriak dira pentsamendua, arteak, zinema, literatura eta musika garaikidea alorretako erreferenteak; hauek solasean arituko dira, herritarrekin jarduera ezberdinak planteatuz. Svetlana Aleksiévich Literaturako nobela; pentsamendu arloko pertsona ospetsuak, esaterako Peter Sloterdijk, Massimo Cacciari, Pascal Bruckner, Adriana Cavarero, Donatella Di Cesare, Yuk Hui, Hartmut Rosa, David Rieff, Cynthia Fleury, László F. Földényi eta Carolin Emcke; Ana Blandiana, László Krasznahorkai eta Anne Waldman bezalako autore jaun-andreak; Sergei Loznitsa, Victor Kossakovsky, Pedro Costa, Paz Encina eta Jose Luis Guerin bezalako zinemagileak; edota Salvatore Sciarrino, Hilda Paredes,Teresa Catalán eta Tomas Marco bezalako konpositoreak hala nola Graciela Iturbide, Esther Ferrer, Eva Lootz, Eve Sussman eta Frederic Amat artista ospetsuak, kultura nazional eta internazional mailako beste pertsonaia ospetsu ugariren artean, Nafarroara etorriko dira.

Solasaldi eta mahai-inguruekin batera, halaber askotariko proposamen artistiko itzel bat dugu hizpide, buru izanik Niño de Elche eta Raül Refree autoreen “Ecstasis”, “Malditas plumas” obra eszenikoa, Sol Picó dantzari eta koreografoarekin; Là Zirko Berriaren ikuskizuna, Baró d’Evel konpainia lagun; Kukai Dantzako ikasleekin partekatutako esperientzia; eta Verde Prato abeslariaren kontzertua.

Paraleloki, herritarrek tailer ezberdinak gozatu eta probatu ahal izango dituzte, Graciela Iturbide argazkilari mexikarra, Frederic Amat eta Eva Lootz artistak hala nola José Luis Guerin zinemagilea buru direla. Iruñako hiria, LA ISLA, UHARTEA bezalako proiektu artistiko kolaboratzaile ezberdinetarako eszenatokia izango dugu, Alexandra Baurèsen zuzendaritza eta Orekari, Miren Doiz, Fermin Jimenez Landa, Amaia Molinet, Leire Urbeltz eta Iosu Zapataren partaidetza lagun; Oskar Alegriaren “La Oficina de Cine Errante”; Ines Boza eta Edurne Arizuren Bi Hotz; E7.2 kolektiboaren “Cajas a la deriva”, Xabier Erkiziaren murmure; hala nola Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako ikasleek proposatutako instalazio iragankorra.

Hamar egoitza

Kultura jarduera hau urriko hamahiru egunetan zehar garatuko da, nagusiki Baluarten, eta hiri osoko beste bederatzi egoitzetan: Gayarre Antzokia, Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Civivox Kondestablea, Civican, Nafarroako Filmoteka, Nafarroako Liburutegia, Zitadela, Labrit Frontoia eta Katakrak. Jarduera orotarako sarrerak doakoak dira, aurretiaz gonbitea aurkeztu behar izanik, prezio murriztuak izango dituzten gaueko hainbat jarduera artistiko salbuetsita.

Jardunaldi estimulagarri hauetatik sortzen diren ideiek ea hausnarketek bere jarraipena eta isla artistiko bat izan dezaten, Topaketen Memoria Artistikoa deialdia jarri da abian, sorrera berriko obra artistikoaren bost proiektuetarako 15.000 euro emanez, hain zuzen, programak planteatutako jarduera zehatzetan emandako asistentziatik sortutakoetarako. Deialdi honek, bestalde, izangaiek Iruñara etortzean ordaindutako lekualdatze eta ostatu gastuetarako laguntzak planteatzen ditu. Gainera, memoria bat sortuko da 72-22 Iruñako Topaketen argitalpen formatuan, eta Ione Atenea zinemagileak eginiko ikus-entzunezko memoria bat ere bai.

Aliantza

Topaketa berri batzuen antolamenduak, bestalde, aliantza bat adosteko bidea ere eman du, Nafarroako Gobernua, Baluarte Fundazioa, Iruñako Udala, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta “la Caixa” Fundazioa artean; entitate eta erakunde horiekin lankidetzan ari dira Nafarroako Unibertsitatea eta Jakiunde Akademia, Caja Navarra Fundazioa, Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Huarteko Arte Garaikide Zentroa, Arkitektoen Eskola Ofizial euskal-nafarra, Arkitektura eta Gizartea Fundazioa, Maria Forcada Fundazioa, Alma Hotela, “Butaca 78”, “Acción Cultural Española” edota CCCB (Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroa) bezalako beste hainbat erakunde ere.

Aliantza honek, Iruñeko 72 Topaketen 50. Urteurrenaren esparruan, ekimen ezberdinen garapenerako bidea emango du urtean zehar, zeinek diziplina, ikuspegi eta sentsibilitate ezberdinak asebeteko dituzten.

Programazio honekin lotutako jarduera guztiak 2022. urterako mezenasgo kulturalerako jarduera lehenetsi bezala deklaratu dira. Horrela portzentajezko bost puntu igo ahal dira, gehienez, Mezenasgoaren Foru Arauak aurreikusitako kenkariak.