Zientzia zirkularrak UPV/EHUko ikertzaileak eskolara hurbiltzen ditu berriro

0

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du aurten ere Ikertzaileen Europako Gauarekin; izan ere, Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldi handienetako bat izango da, eta aurten ere irailaren 30ean izango da, Europa osoan bezala. Hirugarren aldia da UPV/EHUk Ikertzaileen Gauean parte hartzen duela G-9ko unibertsitateek osatutako partzuergoarekin.

Zientzia-dibulgazioko jardunaldi honen bidez, ikertzaileen irudia hurbildu nahi da, haien lana eta horrek gizarteari dakarzkion onurak ezagutarazteko, eta, halaber, ikasleen artean karrera zientifikoa egitea sustatu nahi da, estereotipoak gaindituz eta genero-oztopoak ezabatuz.

Ildo horretan, ezinbestekoa da unibertsitate aurreko etapetako ikasleengana iristen saiatzea. Hori dela eta, ekitaldi honetarako antolatutako jardueren barruan, hitzaldi labur batzuk programatu ditugu Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat, «Zientzia zirkularra: zientzialariak eskolara bueltan» izeneko jardueran eskainiko ditugun hitzaldietako batean edo batzuetan ikasleekin parte hartzeko gonbidapena zabaltzeko eskatzea. Irailaren 28tik urriaren 5era goizez eskainiko dira bideokonferentziaren bidez. Modalitate horren bidez, ikasleek zuzenean ezagutu ahal izango dute unibertsitatean egiten den ikerketa-lana, eta egunero horretan dihardutenekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute.

Zientzia Zirkularra programak 31 hitzaldi labur biltzen ditu, gehienez ere 20 minutukoak, eta gai horretan adituak diren UPV/EHUko ikertzaileek emango dituzte. Gai interesgarri ugari jorratuko dituzte: energia berriztagarriak, plastikoak, material berriak, jasangarritasuna, soinu-kutsadura, klima-aldaketa, gizarte-erantzukizuna, elikadura eta nutrizioa eta gehiago. Ondoren, ikasleek sortu zaizkien zalantzak planteatu ahal izango dizkiete hizlariei, iruzkinak egin edo informazio gehigarria eskatu.

Eskaintzen diren hitzaldien zerrenda osoa, zein hezkuntza etapatari zuzenduta dauden, zein hizkuntzatan ematen diren eta zein egunetan eta ordutan eskaintzen diren webgune honetan kontsulta daiteke: https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/programazioa/zientzia-zirkularra/. Irailaren 22ko goizeko 12:00ak arte zabalik egongo da formularioa, irakasle arduradunak bere lantaldean izena eman dezan eta, horrela, hitzaldira eta ondorengo mahai-ingurura joan daitezen.

Iaz, 1.850 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte hitzaldi horietan, eta espero dugu aurten ikastetxe bakoitzak gai interesgarriak aurkitzea zientziaz ikasgelan gozatzeko.

#NIGHTG9 #NIGHTspain #EuropeanResearchersNight #Zientziazirkularra
www.ikertzaileengaua-ehu.org