Zurrumurruen aurkako Oinarrizko Prestakuntzako jarduera berriak eskaintzen ditu Barakaldoko Gizarte Kohesio arloak

0

Zurrumurruen Oinarrizko Prestakuntzako beste hiru jarduera iragarri ditu gaur Barakaldoko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa arloko zinegotzi Nuria Rodríguezek. Irailean egingo dira tailerrak Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 18:30etik 20:30era bitartean.

«Duela 17 urtetik bultzatzen ditu Immigrazioko Udal Zerbitzuak Zurrumurru Estrategiaren barruan dauden ekimenok. Helburua, hauxe: Beste herrialde batzuetatik datozenen inguruan sortzen diren eta bizikidetza zailtzen duten estereotipoei aurre egiteko bizilagunez osatutako sare bat sortzea.

EHUko Soziologiako doktore Xabier Aierdik emango du lehenengo tailerra eta hau izango du mintzagaia: «Migrazio prozesuak: zurrumurruak, pertzepzioak eta jarrerak». Ostegunean, berriz, Leticia Urretabizkaiaren txanda izango da, eta Zer egiten dut neure pribilegioekin? Izango du mintzagai. Urretabizkaia gizarte-ikertzailea eta taldeen bideratzailea da. Azkenik, Amekadiko Ane Lezama eta Leticia Pérezek Saiakuntza-akatsa: zurrumurruen aurkako solasaldiak tailerra emango dute irailaren 27an tea 29an, hurrenez hurren.

Jardueretan parte hartu nahi izatera, aldez aurretik eman beharko da izena amekadi@gmail.com helbidean edo whatsapp mezu bat bidali 670 745 032 zenbakira.

Oinarririk gabeko zurrumurruak, estereotipo negatiboak eta etorkinei eta kultura-aniztasunari buruzko aurreiritziak hedatzeak gorrotoaren eta intolerantziaren diskurtsoa puzten du. Era berean, baldintza aproposak sortzen ditu desberdintasuna, gizarte zatiketa eta diskriminazioa ernatzeko. Hortik, bada, gai horren inguruan gizartea sentikortu beharra», argudiatu du zinegotziak.

Nuria Rodríguezek gogoratu du Barakaldo RECI-Kulturarteko Hirien Sareko eta ZAS-Zurrumurruen aurkako euskal sareko kide dela, eta hor, herrialdeko erakunde nagusiak daudela ordezkatuta. Sare horietan zurrumurruen aurkako prestakuntza-tailerrak, antzerki- eta ikus-entzunezko gaikako tailer espezifikoak eta material didaktikoak eta sentsibilizaziokoak edo literaturakoak sustatzen dira, besteak beste. Helburua gizartearen arlo guztiak hartzen joatea da, modu integralean lan egiteko.