Aldatu egin da Zorrotzaurreko DB3 partzela besterentzeko prozedurako plikak irekitzeko data

0

Deskribapena: Visesa erakunde publikoaren jabetzako etxebizitza libreko DB-3 partzela besterentzea. Partzela hori Bilbon, Zorrotzaurreko Alde Mistoko JI-1-eko 1. EUan kokatuta dago.

Besterendu beharreko partzela:

Besterenduko den partzela Zorrotzaurreko Alde Mistoko 1. Egikaritze Unitatean (Bilbo) kokatuta dago, BOST MILA SEIEHUN ETA HOGEITA HAMABI METRO KARRATU ETA LAUROGEITA HAMABOST DEZIMETRO KARRATUKO (5.632,95 m2) azalera du, eta muga hauek ditu: iparraldean, 1. Egikaritze Unitateko gurpildun ibilgailuentzako bidea; hegoaldean, 1. Egikaritze Unitateko gurpildun ibilgailuentzako bidea eta espazio libreko EL-DB-4 partzela; ekialdean, 1. Egikaritze Unitateko muga; eta, mendebaldean, 1. Egikaritze Unitateko gurpildun ibilgailuentzako bidea.

Partzelak hogeita bederatzi mila berrehun eta hamabost metro karratu eraikigarriko (29.215,00 m2/t) sestra gaineko eraikigarritasuna du esleituta. Azalera hori bi azalera eraikigarritan banatuta dago: bata hogeita sei mila zortziehun eta laurogeita hamar metro karratukoa (26.890,00 m2/t), bizitegi-erabilera librekoa, eta bestea bi mila hirurehun eta hogeita bost metro karratukoa (2.325,00 m2/t), merkataritza-erabilerakoa. Halaber, partzela horrek hamasei mila zortziehun eta laurogeita hemeretzi metro karratuko sestra azpiko eraikigarritasuna du esleitua. Guztira, eraikigarritasuna hogeita hamar mila eta hemezortzi koma hamalau AHUkoa da.

Izapidetzea, prozedura eta esleipen-modua. Klausula partikularren agiria

  • Izapidetzea: arrunta.
  • Prozedura: irekia.
  • Modua: lehiaketa publikoa.
  • Esleipen-irizpideak:
    • Eskainitako prezioa (85 puntu);
    • Erosteko aukeraren prezioa igotzea, tasaren % 20, Agirian eskatutako gutxienekoarekin alderatuta (15 puntu).

Aurrekontu-oinarria: 45.200.000,00 euro, BEZik gabe, eta gastuak kanpo utzita. Partzelarako eskainitako prezioa ezingo da aipatutako zenbatekoaren azpitik egon.

Bermeak. Behin-behinekoa: Lizitazioaren prezio-oinarriaren % 5 (% 2 + % 3). Esleipena lortu ez duten lizitatzaileei esleipenaren unean itzuliko zaie % 2ko bermea, eta % 3, salerosketako eskritura publikoa emateko datan. Esleipendunari behin-behineko bermea itzuliko zaio erosteko aukerako kontratua sinatzeko unean, aurretiaz aukera izateko eskubideari lotutako prima ordaindu badu.

Eskaintzak aurkeztea: 2022ko uztailak 29. Ordua: 13:00.

Eskaintzak irekitzea (data berria): 2022ko irailak 14. Ordua: 12:00. Sarbidea teams bidez hemen.

Hirigintzako agiriak lortzea: esteka honetan eskuragarri dauden plangintza-agiriak aplikatu behar dira: https://www.zorrotzaurre.com/eu/plangintza/.