Abuztuaren 3an amaitu zen Euskadiko datu irekien bi lehiaketetan izena emateko epea. Lehiaketa horietan parte hartzeko deialdia aurtengo uztailean ireki zen. Laugarren edizio honetan 11 proiektu aurkeztu dira guztira: 11 aplikazio eta 7 ideia.
Hautagaien bozketa
Irailaren 23ra arte bozka ditzakezu gustokoen dituzun 2 aplikazio eta 2 ideiak Open Data Euskadiko webgunean:
Epaimahaiaren balorazioarekin batera (lehiaketen oinarrietan ezarritako irizpideen arabera puntuatuko ditu hautagaiak), herritarrek lortutako botoak ere kontuan hartuko dira. Azken emaitzak aplikazio lehiaketaren eta ideia lehiaketaren bi irabazleak ezagutzeko baliko du, 24.000 euroko sariak guztira banatuko baitira.
Aurkeztutako hautagaitzak
Bi lehiaketetara aurkeztutako proiektuen maila azpimarratu nahi dugu, eta gonbidatzen zaituztegu aukeztu diren aplikazio eta ideien artean murgiltzera. Aplikazio eta ideia oso interesgarri eta erabilgarriak kontsulta daitezke, eta are gehiago, datu irekietatik nolako produktuak sor daitezkeen eta berrerabiltzaileen artean horiek sortzeko dagoen talentua ezagutu.
Azkenik, hautagaitza aurkeztu duten pertsonek egindako ahalegina aitortzea besterik ez zaigu geratzen. Zorte on denoi.