Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro jarri ditu aurtengo ikasturteko unibertsitate-beken deialdirako

0
PRUEBA

Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro jarriko ditu 2022-2023 ikasturteko unibertsitate-ikasketak egiteko beken deialdi orokorrerako. Bekak telematikoki eska daitezke urriaren 13ra bitarte.

Hain zuzen, digitalizaziorako laguntza aurreko deialdian erantsitako nobedade bat izan zen eta uneko unibertsitate ikasturtean ere mantentzen da, bere helburua izanik ikasleak irakaskuntza eta ikaskuntza digitalaren metodologiekin egokitzeko bere gain hartzen dituen gastuekin kolaboratzea. Zehazki, laguntza hau 200 euroko zenbatekora iritsiko da unibertsitateko graduko lehen ikasturtean lehen aldiz matrikulatzen diren eta errentaren 1. atarian aurkitzen diren eskatzaile haientzat.

Deialdiaren oinarrietan adierazi bezala, unibertsitateko ikasturte honetarako bekak ematea ahalbidetzen duten ikasketak, unibertsitateko gradu eta master titulu ofizialak lortzera daramaten haiek dira, 25 urtetik gorakoentzat edo 45 urtetik gorakoentzat, betiere Urruneko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) esparruan.

Estatukoekiko beka osagarriak

Ildo horretatik, azpimarratu behar da Nafarroako Gobernuaren unibertsitateko beka hauen izaera Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak antolatzen dituen haiekiko osagarria dela; beraz, horien zenbatekoa zehaztu ahal izateko, Ministerioan aurkeztutako eskarien emakida edo ukapena kontuan hartuko dira, betiere horretarako derrigorrezko baldintzekin kontatzen denean.

Ondorioz, Nafarroako Gobernuaren unibertsitateko beka bat eskuratzeko deialdiaren eskakizunen artean, 2022-2023 ikasturterako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioari dagokion eskaria bideratzearena dago.

Deialdian, 3,3 milioiak salbuespen modura 100.000 euro arte hedatzeko aukera jasotzen da, aurkeztutako eskaera kopurua kontuan hartuta.

Nobedade gisa eta Ministerioak maila nazionalean erantsi duen aldaketaren harira, aurtengo deialdiak sarbide nota minimoaren eskakizuna ezabatu du, bideratu ezinezko master edo master bikoitzen titulazioen lehenengo ikasturtean.

Eskariak telematikoki aurkeztu ahal izango dira datorren urriaren 13ra arte

Eskariak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 13ra arte. Hauek Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak aurreko deialdia ezarri zuen bekak kudeatzeko aplikazio informatikoaren bidez aurkeztu behar dira, horrela erabiltzaileak Administrazioarekin izaten duen komunikazioa sinplifikatzea, prozesuari gardentasuna ematea eta eskatzaileei une orotan bere eskariaren egoera ezagutzeko aukera ematea lortuz.

Deialdia bideratzeko, derrigorrezkoa da pertsona eskatzaileak aurretiaz identifikatzea, cl@ve egiaztapen-gakoa, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.

Aplikazioaren bidez, Estatuko Administrazio orokorrean eta bestelako administrazio publikoetan datu eskuragarrien kontsulta telematikoa baimendu ahal izango da, konfidentzialtasun bermearekin eta berariaz eskatzailearen datuak egiaztatzea errazteko xedeetarako.

Emandako eta atzera botatako beken behin-behineko ebazpena Unibertsitateko zuzendari nagusiaren baimenarekin onartuko da eta pertsona eskatzaileek navarra.es atarian edo bekak kudeatzeko aplikazioan kontsultatu ahal izango dituzte, harekin ados egon ezean bere espedientea berrikusteko aukera ere izanik.

Gainera, ‘Zure beka, klik batean’ web orriaren bidez, pertsona eskatzaileek eskura dagoen informazio guztia kontsultatu ahal izango dute, laguntzak, ohiko galderetarako erantzunak, eta beka bat eskuratzeko bete beharreko eskakizunak edo aurkeztu beharreko dokumentazioa atalak arakatuz.

NUPeko graduko matrikulen prezio murrizketa ikasturte honetan

Matrikula bakoitzeko zenbatekoa kalkulatzeko, erreferentzia modura hartuko da Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitalerako Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) titulaziotarako onartutako kredituaren prezio ofiziala.

Prezio hori % 2,38 murriztu zen iazko ikasturteari dagokionez, unibertsitate zentro honetako prezio publikoak eguneratu zituen foru arau baten eskutik, zeinek 2022-2023 ikasturterako 15,10 euroko prezioa finkatu zuen kreditu bakoitzeko, esperimentazio urriko graduetarako eta 21,38 eurokoa esperimentazio handiagoa dutenetarako.

Beherapen honek, aurreko bi ikasturtekoei erantsita, % 7,14ko deskontu total bat dakar eta horrela Unibertsitateko Politikaren Konferentzia Orokorrak finkatutako hitzarmena betetzen da, unibertsitateko kredituen prezioak 2011-2012 ikasturtean zehar indarrean daudenekin parekatzen dituena.

Gainera, foru arau honetan bi nobedade erantsi ziren, zeinek guraso bakarreko familientzat murrizketak eta nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eskatzaileak edo onuradunak edota herrigabeak diren ikasleentzat murrizketak suposatzen dituzten.