Nafarroako Hezkuntza Departamentuak diploma eman die Europako herrialdeetan Erasmus+ programarekin praktikak egin dituzten LHko 105 ikasleri

0
PRUEBA

2021/22 ikasturtean Erasmus+ Programan parte hartu duten Lanbide Heziketako 105 ikasle nafarrek gaur jaso dituzte Europako hainbat herrialdetan burututako prestakuntza-praktikak egiaztatzen dituzten diplomak. Banatzeko ekitaldian, Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok nabarmendu nahi izan ditu “Lanbide Heziketako ikasleei esperientziak ematen dizkien hazkunde pertsonal, laboral eta sozialeko balioak”.