‘Zibersegurtasuna: Babesten al naute? Babesten al gaituzte?… Babestu egiten naiz!’ iniziazio ikastaroa

0

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Zibersegurtasuna: Babesten al naute? Babesten al gaituzte?… Babestu egiten naiz! iniziazio ikastaroa. Ane Martínez Reciok emango du ikastaroa, Internet eta tresna digitaletako aholkularia, prestakuntza, gaikuntza eta coaching teknologikoan trebatutako aditua da Ezberdin-en, Digitalde-n eta Aiara Valley-n.

Programa honen helburu nagusia da ohartzea gizakiok garela eraso zibernetiko ororen jatorria eta azken konponbidea; zer egin behar dugun jakitea, erasoak saihesteko eta haiei aurre egiteko..

Helburuak

  • Sarera sartzeko erabiltzen ditugun gailuak ezagutzea eta seguru konfiguratzea, gure datuak babesteko.
  • Bereiztea zein diren kasu bakoitzean babestu beharreko informazio-aktiboak.
  • Jakitea zein diren ingurune digitaletan aurki ditzakegun arrisku-motak.
  • Jakitea zein diren eta nola erabili behar diren arrisku-mota bakoitzari aurre egiteko neurri egokiak.

Bete behar den formularioa izena emateko. Epea 2022ko irailaren 19tik 29ra arte

Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELERAZ izango da.

Noiz eta non:

  • Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: urriaren 10ean, 17an eta 24an
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2022ko irailaren 19tik 29ra arte

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko irailaren 19an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2022ko irailaren 19tik 29ra arte
  • Ikasle kopurua: 16 lagun

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.