Bridgestone eta SPRI berriro ere aktiboki sustatzen industriako berrikuntza

0

Bridgestone-k BIND 4.0-ko trakzio-enpresa izaten jarraituko du programaren zazpigarren edizioan. BIND 4.0 programaren helburua da startupak azkartzea 4.0 Industriaren esparruan.

Eusko Jaurlaritzaren menpeko SPRI erakunde publikoak eta bere baitako euskal ekintzailetza-ekosistemaren Up Euskadi plataformak bultzatutako programa honek helburutzat du talentu onena erakartzea eta industriaren eraldaketa digitala sustatzea, Euskadiko ekosisteman parte hartzen duten startupen garapena eta hazkundea azkartuz eta maila altueneko bezero industrialengana iristeko aukera bermatuz.

Pneumatikoen eta kautxuaren sektorean mundu mailako liderra den Bridgestone konpainiak  bigarren ediziotik parte hartzen du programan. Bost urte hauetan berrikuntza teknologikoko hainbat proiektu garatu ditu zenbait startupekin -besteak beste, Wearhealth, Flything Technologies edo Eave-, eta horiei esker bere lehiakortasuna bultzatu du hainbat arlotan. Zehazki, adimen artifizialeko (AA) proiektuak garatu ditu lanpostuetako arriskuak ebaluatzeko eta intzidentziak detektatzeko, eta Big Data konponbideak aplikatu ditu informazio-iturri desberdinetako datuak identifikatu eta analizatzeko.

Basauriko Bridgestone lantegiko Giza Baliabideen zuzendari María Aldecoak dionez, “Laugarren Iraultza Industrialak edo 4.0 Industria bezala ere ezagutzen denak guztiz aldatu du negozioen operatzeko modua eta, beraz, baita ere negozioen lehia-ingurunea, horregatik, irmoki akuilatu behar dugu garapen hori ahalbidetu dezakegun guztion arteko lankidetza. Funtsezkoa da egungo premien abangoardian egotea merkatuko kuotarik ez galtzeko”.

Industria adimenduneko plataforma

BIND 4.0 programa 4.0 Industriaren arloko ekimen publiko-pribatu bat da, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua SPRI Taldearen bitartez, eta 2016an abiatu zenetik nazioarteko erreferente bilakatu dena. Harrezkero, BIND 4.0 programak 240 proiektu baino gehiago garatu dituzten eta 7 milioi eurotik gorako fakturazioa duten 160 startup baino gehiago azkartu ditu. Gaur egun, BIND 4.0 programak bi ekimen ditu industrian berritzera bideratuta daudenak. Bata, startupei zuzendutako azkartze eta berrikuntza programa ireki bat, enpresa korporatibo handiekin proiektuak garatu ditzaten; eta bestea, BIND 4.0 SME Connection programa, industria arloko ETEekin lankidetzan teknologia berriak garatzea helburu duena.

Bridgestone-k Europan, Errusian, Ekialde Ertainean, Indian eta Afrikan duen unitateari buruz

Bridgestone-k Europan, Errusian, Ekialde Ertainean, Indian eta Afrikan duen unitatea (Bridgestone EMIA) Bridgestone Corporation konpainiaren eskualde mailako negozio-unitate estrategiko bat da. Bridgestone Corporation mundu mailako liderra da pneumatikoetan eta kautxutik eratorritako produktuetan, zeina bere esperientzian oinarritzen baita mugikortasun seguru eta jasangarrirako konponbideak eskaintzeko.

Egoitza Zaventem (Belgika) hirian duelarik, Bridgestone EMIAk 20.000tik gora pertsona enplegatzen ditu eta eskualdeko 40 herrialdetan operatzen du. Bridgestone-k premium pneumatikoetan eta konponbide aurreratuetan oinarritutako produktu ugari eskaintzen ditu, zeintzuek bizitzeko, lan egiteko, mugitzeko eta dibertitzeko moduak hobetzen baitituzte teknologia berritzaileak baliatuz.

Bridgestone España da taldeak Europan duen filial garrantzitsuenetako bat, eta Espainiako ehun enpresa garrantzitsuenen zerrendan dago.  3.000 langile ingururekin, konpainiak salmenta-bulego bat du Madrilen eta 3 lantegi Burgosen, Bizkaian eta Santanderren. Horietan ekoizten da kalitate handiko Bridgestone eta Firestone pneumatikoen linea osoa.