SPRIk jardunaldi batean parte hartuko du non aztergai izango diren salmenta-kanal digitalak identifikatzeko giltzarriak

0

Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak, “Salmenten garapena kanal digitalaren bitartez. B2B eta industriala” izeneko jardunaldian parte hartuko du, non hizpide hartuko baitu zein laguntza eskaintzen dizkien SPRIk enpresei euren salmentak digitalizatzeko eta euren merkatua globalizatzeko sarearen bitartez. SPRIk bete-beteko eskaintza diseinatu du: laguntza teknikoak, profesionalak eta finantza arlokoak, oinarritzat dituztenak enpresa eskatzaile bakoitzaren ezaugarrien araberako (bere tamaina, sektorea, heldutasun digitala, etab.) ibilbide digitalak.

Madariagak datorren irailaren 30ean parte hartuko du “Salmenten garapena kanal digitalaren bidez. B2B eta industriala” izeneko jardunaldian. UPV/EHUk, Ekonomistak-eko Marketin Komunitateak eta Sarrikoko Marketing Alumni Elkarteak antolatu dute ekitaldia, zeinak helburutzat baitu enpresek espazio komertzial digitalean sartu ala ez aztertzean aurkitzen dituzten zalantzak argitzea:

  • Nola erabil ditzaket kanal digitalak negozioa sortzeko? Aldaketak negozio-aukerak atzemateko moduan.
  • Nola konbinatu/integratu digitalizazio komertziala nire arlo komertzial tradizionalekin?
  • Lana kanporatu ala lan hori langile propioekin/kontratatuekin egin. Abantailak eta desabantailak.
  • Digitalizazio komertzialeko prozesua finantzatzeko laguntzak.

Topaketa datorren irailaren 30ean (ostirala) egingo da, goizeko 9:00etatik 11:00etara, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa eraikinean (Baroja aretoa, Abandoibarra Etorb., 3, 48009 Bilbo). Sarrera librea da, aurretik esteka honetan izena emanda:  Hauxe da ekitaldiaren egitaraua:

09:00-09:10 Hasiera eta lan-gosaria  / Leyre Madariaga Gangoiti, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria

09:10 Zergatik antolatu dugu lan-gosari hau? / Alex Seoane Gardoqui, Ekonomistak-eko Marketin Komunitatearen koordinatzailea  / Eva Emmanuel Martinez, Sarrikoko Alumni Marketing Elkarteko presidentea

09:20- Marketin digitala negozioa atzemateko (edo sortzeko). Nire enpresa digitalizatzen. / Mikel G. Porres FIVEMASA (Amper Taldea) enpresako zuzendari komertziala

09:40 Nola integratu sail komertziala eta marketin saila. Iratxe Berriozabal. DIBAL S.A.ko marketin zuzendaria

10:00 Marketin digitaleko ekintzak kanporatzea/barneratzea (Abantailak eta desabantailak). / Santiago Gómez TRAFAG enpresako marketin zuzendari ohia

10:20 Nola bilatu laguntza ekonomikoak. Kasu arrakastatsuak. / Iñaki Bilbao. Batera Consultores