Euskadiko Administrazio Orokorreko EPEko proben emaitzak argitaratu dira jada

0

HAEEk laguntzako langileen, erizainen, administrarien eta administrari laguntzaileen eskalako 1.272 lanpostutarako enplegua finkatzeko prozesuaren lehen faseko azterketen behin-behineko emaitzak argitaratu ditu. Probak joan den larunbatean eta igandean egin ziren Barakaldoko BECen. Izangai bakoitzak bide telematikoz eskura dezake bere nota. Erreklamazioak egiteko epea hamar egun baliodunekoa da, urriaren 5a arte, eta Jaurlaritzak horretarako egokitu duen webgunetik egin beharko da. Erreklamazio aldiaren ondoren, merezimenduak baloratzeari ekingo zaio, bai lehiaketa-oposizioaren bidea aukeratzen dutenentzat, bai merezimendu lehiaketaren bidea aukeratzen dutenentzat.

Azterketa egin duten ia %80k gainditu du oposizio-lehiaketako lehenengo proba hau:

    • %83 laguntzako langileen eskalan

 

    • %88 erizaintzako eskalan

 

    • %74 administrazio laguntzaileen eskalan

 

    • %72 administrarien eskalan

 

Probak 120 puntuko balioa du gehienez, eta azterketan 60 puntu edo gehiago lortzen ez dituztenak prozesutik kanpo geratuko dira. Eskalen batez besteko puntuazioa honako hau izan da:

    • Laguntzako langile            82,03 puntu

 

    • Erizaintza                         82,99   “

 

    • Administrazio laguntzaile   78,37   “

 

    • Administrari                     79,29    “

 

Hautaketa prozesuko lehen deialdi honetan 24.000 pertsonak eman dute izena. Horietako askok eskala bat baino gehiago lortzeko eskabideak aurkeztu dituzte, eta, gainera, lehiaketa-oposizio bidez (prozesu berezia) edo merezimendu lehiaketa bidez (salbuespenezko prozesua). Denak batuta, 48.000 eskaera baino gehiago aurkeztu dira.

Lehenengo deialdi honen ondoren, urtea amaitu baino lehen, beste bi deialdi egingo dira, eta horiekin Administrazio Orokorrean enplegua finkatzeko prozesuan eskaintzen diren ia 3.700 plaza hutsak osatuko dira.