Marian Olabarrietak bere 30. urteurrena ospatzen ari den AFARABAko Alzheimerraren Munduko Egunaren ospakizunarekin bat egin du

0

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak parte hartu du gaur goizean Gasteizen Alzheimerraren Munduko Eguna dela-eta AFARABAk bultzatu duen ekitaldian. Santa Maria Katedraleko elizpean egin den hitzorduan, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Arabako pertsonen senide eta lagunen elkarteak Alzheimerraren 2022ko Munduko Egunaren Manifestua argitaratu du.

Olabarrietak aukera baliatu nahi izan du elkartea zoriontzeko, 30 urtez lan nekaezina egin duelako, eta, aldi berean, Administrazioaren eta Hirugarren Sektore Soziala osatzen duten erakundeen arteko lankidetzak pertsonen ongizatean eta haien premiei eraginkortasunez erantzutean duen garrantzia nabarmendu du.