MCCk esperientziak partekatu ditu BasqueTraderekin eta Japoniako bulego berria ezagutu du

0
PRUEBA

Joan den ostegunean, 2022ko irailaren 15ean, bilera bat egin zuten MONDRAGONek eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzearen Euskal Agentziak.

Topaketa Otaloran egin zen. Bertan, hainbat sektoretako 16 kooperatibek parte hartu zuten eta bideokonferentzia bidez Euskal Agentziak Japonian duen egoitzarekin konektatu ziren.

Topaketan MONDRAGONek Asiako herrialdean dituen jarduera eta esperientziak partekatu zituzten, eta Tokioko Ordezkaritza Bulegoko ordezkari Moe Kato San aurkeztu zuten, zeinek gero eta proiektu gehiago garatzen ari den merkatu oso lehiakor horren ezaugarriak eta aukerak zehaztu zituen.

Oskar Goitia MONDRAGON Internacionaleko presidentea eta Ainhoa Ondarzábal Agentziako kontseilari delegatua izan ziren bileraren buru, eta nazioartekotzearen arloan, bi erakundeen arteko lankidetza onak duen balioa azpimarratu zuten, enpresei laguntzeko eta Japoniako merkatuan aukerak lortzeko.

BasqueTrade Mondragon

Euskadik badu Kanpo Sarearen bulego bat Tokion

Euskal enpresek eta Japoniako nahiz Asia-Pazifiko eskualdeko inbertitzaileek euren zerbitzura dute Euskadiko Kanpo Sarearen lehen bulegoa Japonian. SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enpresa- eta merkataritza-egoitza berri bat ireki du Tokion, eta Moe Kato, Basque Trade and Investment-ek Japonian duen zuzendaria, izango da bulego horren buru.

Kanpo Sarearen bulego berri honi esker, euskal enpresek errazago aurkituko dituzte eurentzako negozio-aukerak Japonian. Japonia merkatu erakargarria da euskal enpresarentzat, bai bere BPGaren tamainagatik, bai bere eskaera sofistikatuagatik, eta baita ere bere ekonomiaren eta araudien egonkortasunagatik.

Gainera, euskal ekonomiarekin bateragarri izateagatik eta negozioetarako erraztasunagatik nabarmentzen da. Japoniak atzerriko inbertsio-fluxuak finantzatzen ditu, beraz, euskal enpresek  aukera izango dute Japonian eta Asia-Pazifiko eskualdean inbertsio handiak egiten dituzten enpresa eta erakundeetara iristeko. Horregatik guztiagatik, merkatu-bolumen oso garrantzitsua eta irisgarria eskaintzen die euskal enpresei.

Gainera, SPRI Taldeko Kanpo Sarearen bulego berri hori lagungarri izango da Invest in Basque Country eremuaren bidez inbertsioak Euskadira erakartzeko, bai Japoniatik eta baita ere Asia-Pazifiko eskualdetik.

Bulegoa Tokion dago, helbide honetan: Toranomon Hills Business Tower 15F, 1-17-1 Toranomon, Minato-ku, 105-6415.

Basque Trade agentziak Kanpo Sarearen 17 bulego ditu, eta zerbitzua ematen die euskal enpresei 90 bat herrialdetan.

Oficina Japón Moe Kato

Moe Kato