Barakaldok ‘¿Sabes de qué se TRATA*?’ (Badakizu zer den TRATA (salerosketa)?) kanpaina abiatu du pertsonen salerosketa salatzeko

0

Bihar, irailak 23, Sexu Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren aurkako Nazioarteko Eguna delako, jarri da abian ekimena.

Badakizu zer den TRATA (salerosketa)? ¿Sabes de qué se TRATA*?. Tratatzen ez dena ez da konpontzen. Zure ingurunetik gertu prostituzio-egoeran dauden pertsonak daudela nabaritu baduzu, indarkeria matxistako ekintza bat ikusten ari zara. Lagundu eta ez onartu egoera hori. Galga jar diezaiogun. Barakaldo, salerosketarik gabeko hiria. Testu honen bidez Barakaldoko Udalak arreta jarri nahi du pertsonen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren arazoan, bihar, irailak 23, Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren aurkako Nazioarteko Eguna delako. «Salerosketa eta sexu-esplotazioa indarkeria matxistaren beste alde bat dira. Udal gisa kanpaina honetan inplikatu nahi izan dugu, besteak beste horrelako egoerak salatzeko dagoen arazoa ikusaraztea eta herritarren laguntza bilatzea lortu nahi duen kanpaina honetan. Egoera horiek zailak dira kanpotik detektatzeko, baina, batzuetan, bizilagunen komunitateetan, agerikoagoak dira», Iratxe Focesek,  Emakumeen Arloko  ordezko zinegotziaren esanetan.

Barakaldo Salerosketarik eta Prostituziorik Gabeko Udalerrien Sareari atxikita dago. Kanpaina berriak eskailera baten atea erakusten duen irudi txundigarria du. «Guztiok zerbait gertatzen ari dela susmatzen dugun ate hori sinbolizatu nahi dugu. Agian ez dakigu ziur zer izan daitekeen, edo oso argi ikusten dugu, baina zaila egiten zaigu egoera hori salatzeko pausoa ematea. Kanpaina honen bidez  herritarrei jakinarazi nahi diegu sexu-salerosketako eta sexu-esplotazioko kasuak eraso matxistak direla, eta guztion esku dagoela egoera hori geldiaraztea»   adierazi du Focesek. «Batzuetan ez gara kontziente, eta salaketa batek giza eskubideak urratzen dituen tortura honen biktima diren emakumeei lagundu diezaieke», azpimarratu du.

Kanpaina aste honetan jarri da abian, etxeetako postontzietan flyerrak banatuz eta atarietatik gertu kartelak jarriz. Kanpainan Udaleko Emakume Arloaren kontaktua nabarmendu da, baita Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren laguntza ere, salatzeko urratsa eman nahi duten pertsonei kontaktua errazteko. «Helburua delitu hori ezkutatu ohi duten lekuetara iristea baino ez da». Gainera bideo bat sortu da, udal euskarrietan erreproduzituko dena, kalean zein sare sozialetan.