7 milioi euroko aurrekontuarekin ireki du Euskadik Kamioietarako Renove Plana

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua ASETRABI, GITRANS, ARASUR garraiolarien elkarteetako ordezkariekin eta Mugikortasuneko klusterrarekin bildu da gaur goizean, bihar bertan irekiko den programaren xehetasunak emateko. Sailburuarekin batera, Imanol Pradales Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko Bizkaiko foru diputatua eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izan dira bileran.

Salgaiak errepidez garraiatzeko kamioi-flotak modernizatzeko laguntza-programa Eusko Jaurlaritzak irailaren 1ean aurkeztu zuen Energia Kontingentziako Planaren ekimenetako bat da. Kontingentzia planak Europar Batasunaren esparruan adostutako gasaren eta energiaren kontsumoa murrizteko tresnak eta neurriak jasotzen ditu eta beste neurri askoren artean kamioiak berritzeko plan hau aztertzeko asmoa jasotzen zuen.

Kamioien Renove plan honek gaur egun euskal errepideetan zirkulatzen ari diren parkeko ibilgailu zaharrenen ordezkapena osatu nahi du. Laguntza horien helburua mugikortasuna gero eta eraginkorrago eta jasangarriago bihurtzea da. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak energia konbentzionalak dituzten ibilgailuen eraginkortasuna bultzatzen du, energia alternatiboak dituzten mugikortasun-eredu berriei bide emateko.

Kamioientzako Renove Plana izenez ezagutzen den plan honek 7 milioi euroko aurrekontua du, eta 2022ko irailaren 27an jarriko da indarrean. Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira datorren azaroaren 15era arte, eta diruz laguntzeko moduko jarduketatzat hartuko dira ibilgailu eraginkorragoak erostea, betiere ordeztutako ibilgailua, 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen Espainiako Estatuan matrikulatu behar izan dena, txatar bihurtzen bada.

Hurrengo koadroak ibilgailuaren kategoriaren, motorizazio-teknologiaren eta hartzaile motaren araberako laguntza finkoaren banakako zenbatekoak laburbiltzen ditu.

 

 

Motorizazioa

 

 

Kategoria

 

 

Laguntza (€)

 

 

Ezinbesteko txatar bihurtzea

 

 

ETE eta autonomoak

 

 

Enpresa handiak

 

 

GNC, GNL,

 

biometano

 

 

N2, 3,5 baino gehiagoko masa maximoarekin eta 5 tona arte

 

 

14.100

 

 

13.750

 

 

N2, 5 baino gehiagoko masa maximoarekin eta 8 tona arte

 

 

16.900

 

 

15.500

 

 

N2, 8 baino gehiagoko masa maximoarekin eta 12 tona arte

 

 

20.750

 

 

19.000

 

 

N3, 16 tona arteko masa maximoarekin

 

 

29.000

 

 

25.500

 

 

N3, 16 tona baino gehiagoko masa maximoarekin

 

 

34.000

 

 

30.500

 

 

Diesel Euro VI-E

 

 

N2, 3,5 baino gehiagoko masa maximoarekin eta 5 tona arte

 

 

13.890

 

 

13.575

 

 

N2, 5 baino gehiagoko masa maximoarekin eta 8 tona arte

 

 

16.410

 

 

15.150

 

 

N2, 8 baino gehiagoko masa maximoarekin eta 12 tona arte.

 

 

19.875

 

 

18.300

 

 

N3, 16 tona arteko masa maximoarekin

 

 

27.600

 

 

24.450

 

 

N3, 16 tona baino gehiagoko masa maximoarekin

 

 

32.600

 

 

29.450

 

Eskuragarri dauden funtsak behar bezala banatzeko, gehieneko muga bat ezartzen da: hamar ibilgailu azken hartzaile bakoitzeko, eta deialdia; horietatik bost, gehienez, Diesel Euro VI-E motorrekoak izan daitezke, pertsona fisikoak (autonomoak) izan ezik, azken hartzaile bakoitzeko ibilgailu baten muga izango baitute.

E2030 Estrategian eta Euskadiko Mugikortasuneko Plan Integralean markatutako ibilbide-orriaren barruan sartzen den eta beste jarraibide batzuekin lerrokatuta dagoen Kamioietarako Renove Plan honen garapenak energia- eta ingurumen-eraginkortasuna hobetzea ekarriko du.

Euskadik garraioaren arloan duen helburua petrolioarekiko mendekotasuna murriztea da. Horretarako oinarrizko estrategia da ibilgailu alternatiboen erabilera bultzatzea eta beharrezkoak diren karga-instalazioak sartzea bultzatzea.

Erregai fosila beste energia alternatibo batzuekin ordezkatzearen aldeko apustu horrek airearen kalitatea hobetzen eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten laguntzen du. Salgaiak errepidez garraiatzeko floten kasuan, GNC (gas natural konprimitua), GNL (gas natural likidotua), biometanoa edo diesela erabiliz mugikortasun iraunkorragoa sustatzea eta gutxiago kutsatzen duten motorrak dituzten flotak berritzea dira jarduketak.