Hezkuntza Saila 2022ko Kilometroak jaiaren antolatzaileekin elkartu da

0

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak harrera egin die gaur goizez Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak festaren antolatzaileei, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Hezkuntza sailburuordea Nekane Artola Kilometroak Elkarteko lehendakariarekin eta Uzturpe Ikastolako zuzendaritza taldeko Aitor Bengoa eta Usue Sukiarekin elkartu da. Bileran izan da, halaber, Arantza Munduate, Kilometroak festako protokolo arduraduna.

Ibarran ospatuko da datorren igande honetan, urriaren 2an, Kilometroak jaia, bertako Uzturpe Ikastolak antolatuta. “Irribarra” leloarekin, Tolosaldeko udalerrian eta ikastolaren inguruan atonduriko lau gunetan sakabanatuko da festa.

Gaur goizeko bileran, aurtengo festaren xehetasun nagusiak azaldu dizkiote antolatzaileek sailburuordeari, bai eta urtean zehar antolatu dituzten gainerako ekimen eta ekitaldien berri eman ere.