Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek Ikusgela euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreen atariaren aurkezpenean parte hartu du

0
PRUEBA

Azalpen bideoetan espezializatutako proiektua da Ikusgela. Sarean euskararen presentzia areagotzeko eta euskarazko Wikipedia osatzeko helburua du. Ikasleei zein landutako gaietan interesa dutenei erakargarria egingo zaien tonu freskoarekin, baita narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabiliz ere. Bideo guztiak, gainera, eduki libreekin osatu dira, eta sortutako materiala ere librea izango da, sarean aritzeko modu baten erakusgarri. Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duen proiektua da Ikusgela eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak koordinatzen du. Hiru Damatxo enpresak ikus-entzunezkoen adarra jartzen du.

Informazio gehiago hemen.