Lanbidek Bordelen azaldu du ze erreforma ari den bultzatzen DSBE gizarteratzeko eta laneratzeko programekin integratzeko

0

Bordelen (Frantzia) izandako Europako foro batean, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak azaldu du ze-nolako erreformak ari den bultzatzen, zertarako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) integratzeko gizarteratzeko eta laneratzeko programetan. Halaber, aurreratu du prozesu esperimental batean lan egiten dela, inklusio-ibilbideetan integratutako hainbat laguntza-eredurekin.

Sara Buesa, Lanbideko Prestazio eta Gizarteratze zuzendaria, Gizarte Zerbitzuen Europako Sarearen (ESN) Mintegian parte hartzen ari da atzotik. Zehazki, Buesak gizarteratzeko programa integratuei buruzko mahai-inguru batean parte hartu du. Bertan hainbat erreforma azaldu ditu; xede dutenak DSBE integratzea gizarteratzeko gizarte- eta lan-programetan.

Bere hitzaldian, LANBIDEn gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatuagoak diseinatzeko egiten ari den lana aipatu du. Ildo horretan, Buesak premien diagnostiko egoki batean oinarritutako ibilbideak abian jartzeari egin dio erreferentzia.  Horretarako, beharrezkoa izan da tresna egokia diseinatzea, pertsona bakoitzaren enplegagarritasunaren hasierako balorazio azkarra egiteko. Eta bertan kontuan hartu dira kalitateko enplegua lortzeko eragina duten faktoreak (alegia, bai ibilbide akademikoa zein profesionala; bai eta inguruabar pertsonalak eta sozialak ere.)

Era berean, zehaztu du nola lan egiten den pertsonentzako ibilbideak ezartzeko (kontuan hartuta interesdunek enplegagarritasuna hobetzeko behar dituzten laguntzak). Alde horretatik, nabarmendu du bereizi egin behar dela: batetik, nortzuek behar duten laguntza puntuala; bestetik, nortzuek behar duten orientatzaile baten diagnostiko sakona eta enpleguko plan pertsonala; eta azkenik, nortzuek egin behar dieten aurre   lanekoak zein lanekoak ez diren oztopoei. Izan ere, azken horientzat laneko eta gizarteko diagnostiko sakona egin behar da, eta gizarteratzeko plan integral eta pertsonalizatuak ezarri behar dira (Lanbideren eta gizarte-zerbitzuen artean koordinatuta edo integratuta, Estatuko Ongizateko beste sistema batzuekin batera).

Azkenik, Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendariak aurreratu duenez, Lanbide prozesu esperimental bat lantzen ari da (sektore arteko gizarteratze-ibilbideetan integratutako hainbat laguntza-eredu gidatzeko), tokiko eragileen arteko aliantzak direla-medio, garatu daitezkeen proiektuen bidez, Euskadiko hainbat lekutan; eta, ondoren, horien emaitzak ebaluatuko dira.

Gizarte Zerbitzuen Europako Sareak (ESN) tokiko, eskualdeko eta nazioko 150 agintari publiko baino gehiago biltzen ditu (baita Europa osoan eta kanpoan milioi bat profesional baino gehiago ordezkatzen dituzten gizarte-zerbitzuez arduratzen diren erakundeak ere). Bordeleko hitzordu, besteak beste,  Frantzia, Grezia, Austria, Italia, Portugal, Alemania eta Danimarkako ordezkariak izan dira.