Txopet, Aura Veil, Mad eta Xabi Hoo, Hiriko Soinuak lehiaketaren laugarren edizioko irabazleak

0

Txopet (sari nagusia), Aura Veil (Barakaldoko artistarik onena), Mad (Berdintasun saria) eta Xabi Hoo (euskarazko artistarik onena) izan dira Barakaldoko Udalak sustatutako Hiriko Soinuak lehiaketaren laugarren edizioko irabazleak.

Finala joan den larunbatean, irailak 24, ospatu zen Barakaldoko San Bizente parkean eta 500 pertsona inguru bertaratu ziren. Bederatzi artista aritu ziren: Kaserna, Txopet eta Wreck Totem, kategoria nagusiko finalistak; Aura Veil, Cvrrx Gvng eta Lorreine, Barakaldoko artistarik onenaren kategoriako finalistak; eta Deñe, Lola Guerricaechebarria eta Mad, Berdintasun sariko finalistak. Emanaldiak amaitzean, eta epaimahaiaren deliberazioaren ondoren, kategoria horietako proposamen irabazleen izenak jakinarazi ziren, baita euskarazko artista onenaren sariaren irabazlearena ere.

Txopet Godoys, Chakka edo Keniama taldeetako kideak dituen hirukotea da, Bilbotik dator eta hainbat musika genero uztartzen ditu, euskarazko letrekin. Aura Veil muturreko metaletik eta rock progresibo eta alternatibotik abiatzen den talde berria da, post rock giro-soinuak sortzeko. Mad Maddi Gaminde 19 urteko gaztearen izen artistikoa da, eta bere ahots kalitate bikainagatik harritu zen finalean. Eta, azkenik, Xabi Hoo, Bilbotik. Hamarkada batez Enkore taldeko abeslaria izan ondoren, duela 2 urte bakarkako ibilbideari ekin zion, gaur egungo soinua, nazioartekoa, besarkatzen duena eta euskarazko letrekin.

Saritutako lau proposamenak urriaren 21ean eta 22an Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak doako jaialdian arituko dira, Los Enemigos (ostirala 21) eta Ilegales (larunbata 22) kartelburu direla. Ikusi ordutegiak beherago.

«Finaleko berri onenak finalisten gaztetasuna (batez besteko adina oso baxua izan da) eta erakutsi zituzten proposamen artistikoen kalitatea eta aniztasuna izan ziren. Oso ondo hitz egiten du zuzeneko musikak gure lurraldean duen etorkizunaz, oro har, eta Hiriko Soinuak talentu berria sustatzeko plataforma gisa ondo ezartzeaz, bereziki. Zorionak eman nahi dizkiegu proposamen irabazleei, baina baita eskerrak eman gainerako finalistei, parte hartu duten 141 taldeei eta finalera joan diren ikusleei ere. Hiriko Soinuaken duten interesak ematen dio zentzua ekimen honi», adierazi du Jonathan Martín Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak.

«Orain pastelaren ginga geratzen zaigu: Hiriko Soinuak doako jaialdia urriaren 21 eta 22an. Gogoratu behar dugu aurten Barakaldoko Udalak jardunaldi batetik bira zabaltzearen aldeko apustua egin duela, izen oneko 2 artista ezagunekin, hala nola Los Enemigos eta Ilegales. Jaialdia, Txopet, Aura Veil, Mad eta Xabi Hoo publiko zabalaren aurrean jartzeaz gain, herriko ostalaritzaren eta merkataritzaren bizitzarako pizgarria izango da, eta espero dugu publikoaren erantzun bikaina izatea eta Barakaldorentzat kalitatezko zuzeneko musikaz beteriko asteburu bikaina izatea», adierazi du zinegotziak.

Hiriko Soinuak lehiaketaren laugarren edizioan 141 proiektuk eman du izena. 2019ko lehen edizioan 99 izan ziren; 2020koan, 101; eta 2021ekoan, 129. 36 proposamen Barakaldokoak ziren; 33, euskaraz; eta 9 Berdintasun sarirako hautagai izan dira.

Herriko plazako emanaldiez gain, Hiriko Soinuak lehiaketako gainerako sariak honako hauek dira:

Txopet (kategoria nagusiko artista onena)
Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan

Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan

Aura Veil (Barakaldoko artistarik onena)
Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan

Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan

Mad (Berdintasun saria)
Single bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan

Xabi Hoo (euskarazko artistarik onena)
Abesti bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan

HIRIKO SOINUAK 2022 FESTIBALA
Urriak 21 eta 22, Barakaldoko Herriko plazan, doan

  • Ostirala 21
    • 20.30 – Xabi Hoo
    • 21.20 – Aura Veil
    • 22.30 – Los Enemigos
    • 0.00 – Bukaera
  • Larunbata 22
    • 20.30 – Mad
    • 21.20 – Txopet
    • 22.30 – Ilegales
    • 0.00 – Bukaera