Euskadik % 0,6ko defizita adostu du Gobernu zentralarekin 2023rako Eusko Jaurlaritzarentzat eta % 0,1ekoa Foru-Aldundientzat

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko Sailburuak Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin itxi du 2023rako aurrekontu-egonkortasuneko eta zor publikoko helburuen aurretiko akordioa, bai Eusko Jaurlaritzarena bai foru-aldundiena. Hala, 2023rako EAEko defizit publikoa honela ezarri da: % 0,6 Eusko Jaurlaritzaren kasuan (493M€) eta % 0,1 foru-aldundienean (82M€). Akordio hori Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak berretsi beharko du; oraindik ez dago datarik aurreikusita.

Era berean, 2023rako Eusko Jaurlaritzak zorpetze publikorako % 13,5ko gaitasuna (11.075M€) izatea aurreikusi da. 2022an, EAEko zor publikoa 10.860M€-rekin itxiko da; alegia, BPGd-aren % 14 inguruko zorpetzea. EAE Estatuan zor gutxien duen autonomia-erkidegoetako bat da, autonomia-erkidegoek BPGd-aren gainean duten ehuneko osoa baino 10 puntu gutxiago.

Akordioaren zifrek bermatzen dute, zati batean, EAEko erakundeek datorren urteko aurrekontuak prestatu ahal izateko behar den marjina, Ukrainako gerrak eta hark munduko ekonomian duen eragin negatiboak markatutako testuinguru ekonomikoan.