DANTZAN BILAKA porgramaren 16. edizioa Tabakaleran amaituko da, hiru eguneko jardunaldian

0
PRUEBA

Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik Dantzan Bilaka programaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Urriaren 7, 8 eta 9an Tabakalerak: Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak jasoko du edizio hau, eta bertan sorkuntza koreografikoko lanak aurkeztuko dira zenbait formatutan TABAKALERAko espazioetan.

Hamaseigarren edizio honetan Leire Amonarrizek, Iratxe Bilbaok, Amaia Cabero-Saizarrek, VÍctor Fernándezek, Atic H. Debak, QABALUMek eta TORAk urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte. Gainera, JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s-en eskutik, tailer ireki bat egongo da hiru egunetan, jarduera paralelo gisa (aldez aurretik izena emanda).

Dantza Bilakaren jarduerak urtean zehar zabaltzen dira eta azken jardunaldi hauetan amaitzen dira. Horretarako, honakoen laguntza izan du programak: Tabakalera, Azala Kreazio Espazioa, Gipuzkoako Dantzagunea eta Lekuona Fabrika.

DANTZAN BILAKA koreografiaren arloko sortzaile hasiberrien prozesu artistikoei laguntzeko programa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen (ADDE) arteko lankidetzaren emaitza da.

Informazio gehiago hemen.