Euskadi 22 Kontsumo Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu da

0
PRUEBA

Joan den urriaren 1etik aurrera, hilabete osoan, irekita egongo da Euskadi 2022 kontsumo-sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea. Sari horiek aitortu nahi dute euskal kontsumitzaileen eskubideak babesten eta garatzen lan egiten duten erakunde eta enpresak.

Edizio honetan, sariak 3 kategoriatan banatzen dira.

Lehenengo kategorian KIUBek, elkarteen erregistroan izena emanda dauden kontsumitzaileen elkarteek eta beste erakunde batzuek parte har dezakete, eta kontsumitzaileen eskubideen defentsan egindako ibilbidea saritzen du.

Bigarren kategoria kontsumo arduratsua lortzeko eta sustatzeko enpresa-jardunbide egokiak garatzen dituzten enpresei zuzenduta dago.

Hirugarren kategoriaren hartzaileak komunikabideak, komunikazio-agentziak eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko prestakuntza- edo informazio-ekintzak garatzen dituen beste erakundeak dira.

Hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte erakunde interesdunek berek, Kontsumobidek, kontsumitzaileen elkarteek, KIUBetako arduradunek eta Euskadiko enpresa-elkarteek.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua izango da epaimahaiburua, eta honako hauek izango dira epaimahaikideak: Kontsumobideko zuzendaria, Eudeleko ordezkari bat, Euskadiko kontsumitzaileen elkarteen ordezkari bat, eta idazkaria, zeina Kontsumobideko Plangintza, Azterlan, Informazio eta Prestakuntza Unitatearen arduraduna izango baita. Azken honek hitza izango du, baina botorik ez.

Informazio gehiago.