PRUEBA
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko, Osasun Publikoko eta Muskizko Udaleko ordezkariak eta udalerriko elkarte asko izan dira Muskizko Osasuneko Tokiko Sarea martxan jartzeko egin den lehen topaketa honetan.
Sare horren helburu nagusia bizimodu osasungarri bat sustatzeko marko partekatu bat eraikitzea da eta, horretarako, aliantzak landuko ditu komunitatean, politiken eta jardueren arteko sinergiak sortuz eta pertsonen parte-hartzea eta ahalduntzea lortzeko ekarpena eginez.
Ekitaldian, Fernando Garai artista muskiztarrak Muskizko Osasun Zentroari dohaintzan eman dion Entre dos pandemias 1918-2019 koadroa aurkeztu da.