Nola parte har dezakete industria-enpresek Europako proiektuetan?

0

Sarritan, enpresa txiki eta ertainek badakite produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, negozio-prozesuak optimizatzeko, finantzaketa bilatzeko, I+G babesteko edo kudeaketa-eredu berriak bultzatzeko orduan kanpoko laguntza behar dutela. Enpresak zentzu honetan laguntzeko SPRI taldeak euskal enpresa txiki eta ertainari zuzenduta dagoen INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programa abiarazi du itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan 250.000 €arte eskainiz, berrikuntzaren, kudeaketaren, jabetza intelektual/industrialaren edo Europako proiektuen kudeaketaren arloko aditu independenteen aholkularitza finantzatzen laguntzeko, beste modu batean ETEen eskura egongo ez liratekeenak.

Izan ere, lehiakorrak izateko eta merkatuko aldaketetara egokitzeko baliabide teknikoak, ekonomikoak eta giza baliabideak lortzeko garaian, ezinbestekoa izan daiteke Europako proiektuetan parte hartzea. Horrela, enpresek nazioarteko finantzaketa eskura dezakete eta berrikuntzara bideratutako partzuergoetan parte hartu.

Hala ere, dauden proiektu ugarien artean proiektu egokia aurkitzea zaila da, eta oraindik zailagoa proposamen irabazle baten berri edo laguntza publikoei dagozkien prozedura guztietan aritzeko denbora izatea. Gauza asko hartu behar dira kontuan, elkartzeko erakunderik onenak ezagutzetik, beren partaidetza estrategiaren garapenaren bidez kudeatzera zein dokumentazioa prestatzera. Horregatik hain garrantzitsua da Innobideak-Innokonexio programak eskaintzen duen bezalako aholkulari aditu baten laguntza izatea.

Baina zer eskain dezake europako proiektuetan parte hartzeak?

Diru laguntza handien finantza-giharraz gain tresna berritzaileak eskura izatea. Demagun tamaina txikiko enpresa tradizional bat bere diseinu berriak probatu nahian dabilela, baina prototipoak egiteko denbora eta diru asko erabiltzearen kostua saihestuz. Ildo horretan, biki digitalak garatzeko proiektu berritzaileren batean parte har dezake, prototipo birtualak garatzeko. Horrela, enpresa proiektutik software soluzio batekin irtengo da, probak 3D modelatuaren bidez simulatzen laguntzeko eta informazio hori produkziora ahalik eta modurik optimizatuenean pasatzeko. Hori dana prototipoak egiteko denbora askoz ere gutxiago behar izanik, eta diseinu eraginkorrago batean materialaren zati txiki bat erabilz.

Bestalde, Europako proiektuetan parte hartzeak beste herrialde batzuetako bezero, hornitzaile, unibertsitate eta ikerketa-zentroekin lankidetzan helburu komunak lortzeko proiektuak egiteko ere balio du. Zentzu horretan, helburu berritzaile handiak lortzen ere lagunduko duzu. Horren adibide dira industriarako funtsezkoak diren trantsizio energetikoarekin zerikusia duten gaiak, kostuak murriztea eta etorkizuneko beharrak aurreikustea ahalbidetzen dutenak, eta hori bereziki garrantzitsua izanik egungo krisi energetikoarekin eta larrialdi klimatikoak sortutako erronkekin.

Azkenik, askotan, Europako proiektuei esker, enpresa merkatu berrietara ireki ahal izango da eta zure negozioa nazioartera zabaltzeko aukera izango du, baita zure intereseko harremanak eta eragin-sareak garatu ere, nazioarteko teknologia-foroetan parte hartuz, hala nola sareetan, batzordeetan, lantaldeetan, plataforma teknologikoetan eta abarretan.

Programa honi esker, aditu independente batek proiektuen diagnostikoa egiten lagun diezazuke, zure proposamenen bideragarritasuna aztertzen eta ekintza-plan bat egiten. Batzordeak sustatutako deialdietan parte har dezazun. Era berean, aholkulari honek proiektuaren ikuspegia garatzen, bazkideak bilatzen edo lankidetza akordio eta kontratuekin lagunduko dizu. Era berean, funtsezko tresna izango da memoria ekonomiko-teknikoak egiteko eta proposamenak izapidetzeko.

Eska ezazu laguntza hau, eta berrikuntza arloan aholkularitza jasotzeko aukera izango duzu, zure ideiaren sorkuntzatik merkaturatzeraino.