Galdakaoko Mercadillo zubia oinezkoentzat eta txirrindularientzat irekiko da

0
  • Bengoetxekoa ere esaten zaion zubi hori egonkortu, zaharberritu eta egokitu egin da Ibaizabali tarte horretan emandako ibilgu-zabalera berrira

Galdakaoko Mercadillo zubia oinezkoen eta txirrindularien zirkulaziorako irekiko da ostiralean Galdakaon, Ibaizabal ibaiaren bi ertzak berriro lotzeko. Lau arkuko zubia, hareharrizkoa, zirkuluerdiko lau ganga, ondo landutako dobelak eta altuera desberdinak ditu: ondare aldetik babestuta dago bere balio historiko eta kulturalagatik, baina oztopo garrantzitsua zen uren jariatze  librerako eta ur-goraldietan, ibaiaren tarte horretako uholdeak areagotzen zituen, emari mardulen ur-lamina hazarazten baitzuen zelako.

Egoera horri aurre egiteko, zubia sendotu egin da, ondarearen ikuspuntutik zaharberritu egin da, eta Ibaizabali tarte horretan emandako ohiko  ibilgu berriaren zabalera berrira egokitu da. Izatez, orain, bere arkuen azpitik  jariatzen duen ibilgua ohiko ibilgu berri bilakatu duenaren pare doa. Lan-jardunaren xede den ibai tartea 1,6 kmkoa da Bengoetxe zubitik  eta Plazakoetxeko zubiaren arterainokoa da.

Hau da, Mercadilloko zubiaren sekzio hidraulikoa handitu egin da, eraikitako ibilguaren zabalera berrira egokituz, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2016ko maiatzaren 24an Euskal Kultura Ondarearen inbentario orokorrean monumentu izendapenaz katalogatutako kultura-elementua babestu eta balioetsi da.

10 hilabete baino gehiagoko jarduketen ondoren, Mercadilloko zubiak Ibaizabalen bi ertzak lotzen ditu berriro, baina jarduketa hasi aurretik ez bezala, oinezkoentzako eta bizikletentzako trafikoarentzat bakarrik.

Segurtasuna gehien areagotzen duen Euskadiko uholdeen aurkako defentsa-obretako baten hirugarren fasea

Mercadilloko edo Bengoetxeko zubia egokitzeko eta babesteko lanak Euskadin pertsona eta jarduera ekonomiko gehien babestuko dituen uholdeei aurre egitekeko obretako baten III. fasean kokatzen dira.

Obren hirugarren fase honetan, funtsean, ibaiaren egokitzapen hidraulikoa egiten da, ibilguaren arroka-ohearen kota jaitsiz eta ur gutxiko uren ubide bat sortuz. Horretarako, sekzioa  handitzeko ibai ohea hondeatzen jarraitzen da. Obra amaitzen denean, 190.000 m³ harri eta lur induskatuko dira, hau da, 19.000 kamioi inguru.

Jarduketa horrek, gainera, areagotu egiten du I. faseko obren defentsa-eraginkortasuna (Nerbioi ibaiaren 2.020 metroko zatian egindako jarduketa bat, Euskotrenen Bandasko zubian hasi eta Basauriko Arizko zubiraino iritsi zena). Baita II. Fasekoena  (Ibaizabal ibaian 3.240 metroko zatian egindako jarduketa bat, Nerbioi ibaiaren elkargunearen eta Bengoetxeko presa txikiaren artean) ere.

III. faseko jarduera osoak 12,5 milioi euroko aurrekontu orokorra du. Mercadilloko zubia oinezkoentzako ireki ondoren, obrek arroka-ohea induskatzen jarraitu behar dute, ibaiertzak ibaian gorako norabidean sendotzen, Plazakoetxeko zubiraino. Zubi horretan, zubiaren oinarriak sendotuko dira eta hidraulikoki egokituko da; horrela, Ibaizabalen uholdeetatik babesteko lanak amaituko dira, Bilbotik ibaian gora.

https://www.uragentzia.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/infografia_ibaia/es_def/adjuntos/ibaizabal.html

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.

Bisita Bengoetxeako lanetara