Lanbidek 10.000 enpresa ingururi galdetuko die zer enplegu-premia dituzten prestakuntza eskaintzeko

0

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak Euskadiko enpresek eskaintzen dituzten lanpostuak betetzeko dituzten zailtasunak ezagutu nahi ditu, lanbide-profil egokirik ez dutelako. Horretarako, 10.000 ingururi inkesta bat helaraziko die, dauden prestakuntza-beharrak zein diren jakiteko eta enplegu- eta prestakuntza-politiken diseinua hobetzeko.

Jarduera ekonomikoen eta lan-merkatuaren beraren eraldaketa sakonaren testuinguruan, Lanbidek eta Lan eta Enplegu Sailak, Idoia Mendia lehendakariordeak zuzenduta, Hezkuntza eta Garapen Ekonomikoko sailekin eta gizarte-eragileekin, CONFEBASK, CC.OO., UGT, batera, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen bidez, enpresak enplegu eta prestakuntzako politika eta programen diseinuan eta garapenean zeregin aktiboago batean inplikatu nahi dituzte.

Horretarako, datozen egunetan, inkesta bat bidaliko zaie hainbat sektoretako tamaina desberdineko 10.000 empresa ingururi, eskatzen dituzten lanbide-profil egokiak aurkitzeko zailtasunen zergatia jakiteko. Horrez gain, langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko prestakuntza-premiak hautemateko eta aztertzeko lana egin nahi da.

Lanbideren azken helburua da enplegurako prestakuntzaren plangintza orientatzea, euskal enpresen eskakizunetara eta lan-merkatuak gaur egun planteatzen dituen erronketara egokitutako ekintzen proposamen batekin. Lortutako emaitzak enplegu- eta prestakuntza-politikak diseinatzeko tresna gisa erabiliko dira, estaldura zaileko profilak bilatzeko eta txertatzeko prozesuan enpresa-ehunaren beharrei erantzuteko gai diren politikak, hain zuzen ere.