Nekazaritza eta elikadura sektoreko lanbide- eta enpresa»elkarteek 236.000 euroko laguntzak izango dituzte

0
Eusko Jaurlaritzak 236.000 euro ingururekin lagunduko ditu ekitaldi honetan garatutako Euskadiko nekazaritza eta elikadura sektoreko lanbide- eta enpresa»elkarte eta «federazioen jarduerak eta funtzionamendua, Kontseiluaren azken bileran onartutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Agindu batek arautzen duen legez.

Elkarte edo federazio eskatzaile bakoitzari dagokion laguntza zehatza kalkulatzeko, hainbat aldagai izango dira kontuan, hala nola entitateak defendatutako interes ekonomiko eta sozialen garrantzia, sektorean egiaztatutako ezarpen-maila, hartzen duen jarduera-eremua, azoka profesionaletan parte hartzea, zuzendaritzako organoetan emakumeen presentzia orekatua, bi hizkuntza ofizialak erabiltzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatutako jarduera eta ekimenetan duen lankidetza»maila, aurkeztutako proiektuen interes teknikoa eta zientifikoa, eta lortutako emaitzek sektorea hobetzeko, garatzeko eta modernizatzeko eskain ditzaketen abantailak. 

Diruz lagundu ahal izango dira ordezkaritzako gastuak eta funtzionamenduko gastu arruntak (bulegoko langileak, bulegoen alokairua, aseguruen primak, garbiketako eta erkidegoko gastu orokorrak, bulegoko materiala, argitalpenen kuotak, zaintza eta konponketak), baita azterlan eta jarduera esperimentalak egiteko gastuak eta 2022an egindako azoken eta jardunaldien antolaketa»gastuak ere.

Eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratzen denetik hilabetekoa izango da. Laguntza-eskabideak dagokion zuzendaritzako titularrari zuzenduko zaizkio: (Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza, elikagaien sektorerako; Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, nekazaritza sektorerako).

Eskabideak kanal elektronikoa erabiliz aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan, web-helbide honetan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren araberako instantziaren bidez:

Elikadura sektorea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/elkarteak-elikadura/web01-tramite/eu/

Nekazaritza sektorea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/elkarteak-nekazaritza/web01-tramite/eu/