Barakaldoko liburutegiek motxila tematiko berriak dituzte Motxila Ibiltaria ekimenaren barruan

0

18 motxila berrik Motxila Ibiltaria ekimenaren eskaintza handitu dute. Ekintza hau 2016 urtean  jarri zen martxan, haurren atala duten Barakaldoko udal liburutegietan. Irakurzaletasuna sustatzeko ekimen bat da, eta, gurasoek txikiei ipuinak kontatuz eta historiak partekatuz, familietan irakurtzeko ohitura sustatzea eta elkarreragina bultzatzea da helburua.

Gai bereko liburuz eta koaderno batez hornituriko motxila bat 21 egunez mailegatzean datza programa: haur irakurleak koaderno horretan idatziko du bere iritzia -bere izena jarriz, edo jarri gabe- eta hurrengoak jasoko du, ondoren, hori guztia.

18 motxila gehiago

18 motxila berriek haurren atala duten sei udal liburutegiotan eska daitezke: Arteagabeitia, Gurutzeta, Lutxana, Arrontegi, Retuerto eta San Bizente. Aurton aurki daitezkeen gaien artean: sukaldaritza, emozioak, Euskal Herriko Historia, piratak, koloreak, terapipuinak, urtaroak, kirolak, festak, formak, animaliak eta genero identitatea daude. Bestalde, iaz egin zen bezala, sukurtsal bakoitzak motxila berrien artean, letra larriaz idatzitako motxila bat izango du, irakurle txikiek errazago irakurri eta uler dezaten.

Adin tartea

Motxila gehienak  8 urtera arteko umeei zuzenduta egon arren, badaude 12 urtera arteko irakurleentzat prestatutako motxilak.