2022ko martxoaren 24tik apirilaren 6ra bitartean, Mailegu Zerbitzua erabiltzen duten erabiltzaile guztiek parte hartu ahal izango dute Mystique zirkura, Barakaldo antzokira eta Munoa parkera joateko sarreren eta liburuen zozketan
Apirilaren 24an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Barakaldoko Udal Liburutegietako (Arteagabeitia, Gurutzeta, Lutxana, Retuerto, Arrontegi, San Bizente eta Liburutegi Nagusia) zazpi sukurtsaletako edozeinetan Mailegu Zerbitzua erabiltzen duten erabiltzaile guztiek honako sari hauen zozketan parte hartu ahal izango dute:
- Mystique Zirkura joateko 12 sarrera bikoitz (sarrera bikoitz bakarra pertsonako).
- Bi sarrera bikoitz Munoa parkera bisita gidatua egiteko (sarrera bikoiz bakarra pertsonako).
- 3 liburuz osatutako liburu-sorta, Barakaldori buruzkoak
- Barakaldo Antzokirako sarrera bikoitza
2022ko martxoaren 24tik apirilaren 6ra bitartean, partaidetzak uzteko hautestontzi batzuk prestatuko dira liburutegi bakoitzean, zerbitzua erabiltzen den bakoitzean beteko direnak (ez maileguan eramaten den liburu bakoitzeko). Bertan, Euskal Irakurketa Sare Publikoko bazkide-txartelean agertzen den irakurlearen izena eta zenbakia agertuko dira.
Partaidetza orriak apirilaren 6ko 19:45ak arte utzi ahal izango dira. Zozketa apirilaren 8an egingo da Liburutegi Nagusian eta emaitzak udal liburutegien webgunean eta liburutegietan bertan argitaratuko dira. Saritutako pertsona bakoitzari sari bat egokituko zaio.
Zorte on guztioi!
Barakaldoko Udaleko Liburutegien ataletik eskerrak eman nahi dizkiegu Mystique Zirkuari, Munoa Parkeko bisita gidatuen arduradunari eta Barakaldo Antzokiko Gerentziari, interesik gabe parte hartzeagatik.