Dokumentazio-zentroko artikulu nabarmenak irailean: kanabisaren kontsumoaren prebentzioa; trans adingabeen osasun-arretan arazo bioetikoak; tutoretzapeko gazte ohien helduarorako trantsizioa

0

 

HERRERA SÁNCHEZ, I.M., MEDINA-ANZANO, S. y RUEDA MÉNDEZ, S., 2022. Narrativas de cambio para la prevención del consumo de cannabis: CANNBIANDO, los relatos de Paula y de Alex . Apuntes de Psicología, vol. 40, no. 1, pp. 3-11. ISSN 0213-3334

Lan honen bidez, pertsuasio narratiboari eta Prochaska eta DiClementeren eredu transteorikoari (1982) buruzko teorietan oinarritutako narrazio-tresna bat (storytelling) egiteko prozesua deskribatu nahi da, hezkuntzako, osasuneko eta esku-hartze sozialeko profesionalek erabili ahal izan dezaten, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeen kalamu-kontsumoa modu unibertsal eta selektiboan prebenitzeko. Ikus-entzunezko tresna hori sortzeko prozesuak fase hauek jarraitu zituen: kalamua kontsumitzeko arriskuan dauden profil psikosozialak identifikatzea, literatura zientifikoa berrikusiz eta profesionalei elkarrizketak eginez; kalamua kontsumitzen duten nerabeen bizitza-historiak aztertzea; generoaren araberako bi historia sortzea; foku-taldeetatik abiatuta, tresna baliozkotzea; eta profesionalentzako esku-hartze proposamen bat diseinatzea. Laburbilduz, narrazio-tresna bat sortzeko prozesua aurkezten dugu, bai eta bizi-ebidentzian eta ebidentzia zientifikoan eta profesionalean oinarritutako esku hartzeko proposamen bat ere. Proposamen horrek baliagarria izan nahi du nerabeen kalamu-kontsumoa prebenitzen diharduten profesionalentzat.


RDUNED. Revista de derecho UNED

MARTÍNEZ DE LA OSSA SÁENZ LÓPEZ, R. y MARCOS  CANO, A.M. del, 2022. Problemas bioéticos en la atención sanitaria de los menores trans. RDUNED. Revista de derecho UNED, no. 29, pp. 389-409. ISSN 1886-9912

Gaur egun trans adingabeei osasun-arreta ematea erronka handia da, eta erronka horri pediatrek, endokrinologoek, familiek eta haur eta gazteek berek aurre egin behar diote egoera kultural konplexu batean. Alde batetik, osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzeko beharra transexualitatearekin lotuta dago berez, eta hori agerian geratzen da azken urteotako lege-garapen zabalean, zeinaren adierazgarri nagusia Espainiako Gobernuak onartu berri duen trans lege-proposamena den. Hala ere, helburu nagusia kolektiboaren patologizazioarekin amaitzea bada ere, adingabeen testuinguruan arazo asko daude aztertzeko: Zein da adingabearen interesik onena? Nork eman dezake baimen informatua, eta baimen hori baliozkoa bada, zer zirkunstantzien arabera? Adingabeek eta familiek ulertzen al dute eskainitako tratamenduek haiek artatzen dituzten profesionalei eraginkortasun- eta segurtasun-zalantzak sor diezazkieketela , edo, neurri batean, esperimentaltzat har litezkeela? Ingalaterrako eta Galesko Auzitegi Gorenaren Bell vs Tavistock kasuaren epaia giltzarria da, gako horietakoren baten bila aztertuko duguna.


Prisma Social: revista de investigación social

SEVILLANO MONJE, V. y GONZÁLEZ-MONTEAGUDO, J., 2022. Preparación para la transición desde los centros de protección en Andalucía. Prisma Social: revista de investigación social, no. 38, pp. 179-200. ISSN 1989-3469

15 eta 17 urte bitarteko adingabeak dira Andaluziako egoitza-harreraren adin-talde nagusia, eta horiek 18 urterekin egin beharko diote aurre helduaroari. Azterketa kualitatibo honen helburua da helduarorako prestakuntzan eragina duten faktoreak deskribatzea, bai eta, egoitza-zentroetatik irten ondoren, horiek gazteengan duten inpaktua deskribatzea ere. Elkarrizketa ireki erdiegituratuak egin zitzaizkien Andaluziako 17 profesionali. Emaitzek erakusten dute prestakuntza-prozesua adingabearen ezaugarrien, profesionalen esku hartzeko estrategien eta pertsona horiek aurkitzen dituzten zailtasunen araberakoa dela. Faktore horiek eragina dute tutoretzapean egondako gazteen arraskastan helduarorako trantsizioa egiteko. Ondorioztatu da esku hartzeko estrategiak birformulatu behar direla, emozioen kudeaketari, familiaren zereginari eta bizitza independenterako trebetasunen garapenari garrantzi handiagoa emateko. Azkenik, hainbat proposamen aurkeztu dugu egoitza-zentroen politikak eta kudeaketa hobetzeko. Proposamen horietako batzuk dira 16 urtetik beherakoentzako laguntzapeko etxebizitzak sustatzea eta babes zentroetatik irten ondorengo laguntza profesionala ematea.


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke