Ikasleek Bilboko Arte Ederren Museoko Chillidaren lan baten lapurreta argituko dute

0
PRUEBA

Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Buruzagitzak krimen bat simulatu du: Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen Eduardo Chillida artista donostiarraren Idigi I akuafortearen lapurreta. Simulazioa Hezkuntzako STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) proiektu berritzailearen barruan egin da.

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Amaia Agirre Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria izan dira goizean ikasleekin zientzia eta teknologia arteekin eta giza zientziekin arrakastaz integratzen dituen proiektuan, artearekin, artearen testuinguru historikoarekin eta zuzenbidearekin zerikusia duten alderdiak barne hartzen baititu.

Ikasleek ikastetxeetan diziplina zientifiko eta teknikoetan eskuratzen ari diren ezagutzak erabiltzen dituzte krimenaren lekuan bildutako ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoa jarraituz ikerketa egiteko eta poliziaren aurrean defendatuko dituzten ondorioak ezartzeko. Gaur goizean, 12 euskal ikastetxetako ikasleak polizia zientifiko bihurtu dira egun batez.

Forensic Science, Ertzaintzak Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin  sustatzen duen ekimena da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren STEAM Estrategiaren baitan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak biltzen dituen ingelesezko akronimoa) garatzen da eta helburua du eskola-maila guztietan formakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea eta arlo horretako bokazio profesionalak inspiratzea, bereziki nesken artean.

Krimena argitzeaz gainera, proiektu hau garatzeko formakuntza espezifikoa jaso duten ikasle eta irakasleek Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren laborategiak bisitatuko dituzte.

Aurten 19 ikastetxek parte hartuko dute “Forensic Science» programan, eta horietako ikasleek hainbat gaitasun, hala nola, talde-lana, berrikuntza, ikerketako trebeziak eta pentsamendu kreatiboa eta kritikoa, garatuko dituzte. Hauek dira ikastetxeak:

    1. Arangoya ikastetxea, Bilbo (Bizkaia)

 

    1. Artxandape Ikastola, Bilbo (Bizkaia)

 

    1. Asti-Leku ikastola, Portugalete (Bizkaia)

 

    1. Axular Lizeoa, Donostia (Gipuzkoa)

 

    1. V. María (Irlandarrak), Leioa (Bizkaia)

 

    1. Somorrostro Heziketa Zentroa, Muskiz (Bizkaia)

 

    1. Gaztelueta ikastetxea, Leioa (Bizkaia)

 

    1. Urdaneta ikastetxea, Loiu (Bizkaia)

 

    1. Deutsche Schule San Alberto Magno, Donostia (Gipuzkoa)

 

    1. Elgoibar ikastola, Elgoibar (Gipuzkoa)

 

    1. El Regato ikastetxea, Barakaldo (Bizkaia)

 

    1. Artaza-Romo Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea, Getxo (Bizkaia)

 

    1. Jose Miguel Barandiaran Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea, Leioa (Bizkaia)

 

    1. Irungo La Salle, Irun (Gipuzkoa)

 

    1. Larramendi Ikastola, Mungia (Bizkaia)

 

    1. San Fidel ikastola, Gernika Lumo (Bizkaia)

 

    1. Urretxindorra ikastola, Bilbo (Bizkaia)

 

    1. IFP Les Vinyes, Santa Coloma De Gramenet (Bartzelona)

 

    1. Infanta Isabel de Aragón Bigarren Hezkuntzako Institutua, Mataró (Bartzelona)

 

Azken bi ikastetxe horiek Kataluniakoak dira; “Forensic Science” proiektua Euskadin ez ezik Finlandian, Polonian, Frantzian, Italian, Indian, Australian, Mexikon, Kanadan edo Filipinetan ere garatzen da.

“Forensic Science” proiektuan UPV/EHUko irakasleek eta profesionalek osatutako batzorde zientifikoak laguntzen du:

    • Juan Vicente Bilbao, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren burua

 

    • Ana Barrilero. Bizkaiko fiskal burua

 

    • Paco Etxebarria, UPV/EHUko Auzitegi eta Lege Medikuntzako irakaslea

 

    • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa

 

    • Concepción de la Rúa, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila

 

    • Esther Rebato, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila

 

    • Elena Vecino, UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histiologiako irakaslea

 

    • Pilar González, Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialaren dekanoa

 

    • Luciano Azpiazu, Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargoko Dekanoa

 

    • Victor de la Peña, UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea

 

    • Santiago de Pablo, UPV/EHUko Letra Fakultateko Historia Garaikideko irakaslea eta Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea

 

    • Andere Larrinaga, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Artearen eta Musikaren Historia Saila