Nazioartekotzearen euskal ekosistemak Euskadiko enpresen nazioartekotzearen ardatz bihurtu du emakumearen papera eta giza eskubideekiko errespetua bultzatzea

0

Nazioartekotzearen Euskal Batzordeak, hots, arlo horretako euskal ekosistema biltzen duen foroak, Bilbon egin du gaur bere lehen bilera  eta Euskadiko enpresen nazioartekotzearen ardatz bihurtu du emakumearen papera eta giza eskubideekiko errespetua bultzatzea.

Enpresak Nazioartekotzeko Euskal Batzordeak bere baitan biltzen ditu administrazio publikoak, ingurune sozioekonomikoa, akademikoa eta ekosistema horren parte diren beste hainbat erakunde. Foroaren liderra Nazioartekotzeko Euskal Agentzia (Basque Trade & Investment) da, SPRI Taldearen barruan eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpe dagoen erakundea. Bilera horretan Mikel Amundarain Industria sailburuordea eta Ainhoa Ondarzabal Agentziako zuzendaria izan dira mahaiburu.

“ENEB” sortu zenean asmoa izan zen begirada eta ekarpen desberdinak biltzea, euren bitartez eraikitzeko nazioartekotze arloko erronka garrantzitsuenak aintzat hartuko zituen herrialde-ikuspegi bat. Horrez gain, helburutzat dauka baita ere euskal enpresei atzerrira proiektatzeko ematen zaien laguntza-eredua hobetzea, aniztasuna eta giza eskubideak errespetatzen dituen nazioartekotze-politika jasangarri eta inklusibo baten testuinguruan. Batzordeak proposatu zuen sei ardatz estrategiko artikulatzea:

  • Enpresei nazioartekotzen laguntzeko tresnak
  • Nazioarteko jardueraren digitalizazioa
  • Kanpo Sarea eta nazioarteko posizionamendua
  • Talentua sortu eta enpresan txertatzea
  • Enpresen nazioartekotzea bultzatzeko zerbitzuak koordinatzea
  • Enpresak nazioartekotzeko politika publikoen koherentzia

Helburu-gida horrekin, indartu egin da erakunde barruko zein erakunde arteko koordinazioa eta optimizatu egin dira enpresen nazioartekotzea sustatzera bideratutako tresnak. Hasteko, gobernantza-eredua berrikusi zen, hura eragile guztiekin koordinatuz modu eraginkorrean, eta, horrekin batera, laguntza-tresna berriak eta lankidetzan egindako proiektuak bultzatu eta aktibatu ziren. Ondorioz, komunikazio-kanal integratuak sortu dira, Euskadin eskaintzen diren laguntza-tresna guztiei ikusgarritasuna eta sarbide eraginkorra ematen dietenak.

Euskal enpresa-ikuspegiaren sozializazioa: perspektibak, erronkak, mehatxuak eta aukerak.

Egin zen lan-saioan landutako puntu nagusietako bat izan zen enpresa, erakunde eta instituzioek elkarrekin partekatzea gai giltzarrien inguruan dituzten gogoetak eta esperientziak, eta bereziki garrantzitsuak diren bi esparru aukeratu ziren daukaten inpaktu sozialagatik, izaera transbertsalagatik eta bat datozelako Jaurlaritzaren eta Euskadiren lehentasunekin (nazioarteko euskal enpresa gizarteko baloreen bultzatzaile bihurtzea):

  • Emakumea eta nazioartekotzea
  • Enpresak eta Giza Eskubideak

Dinamika bereizietan, talde bakoitzak lan-ildoak, proiektuak eta egungo parte-hartze modu desberdinak identifikatu zituen, egindako ekintzak bateratu ziren, oinarrizko konklusioak aztertu ziren eta, azkenik, konklusio horiek guztiak lerroan jarri ziren energiak metatzeko eta sinergiak biderkatzeko.

Era berean, lan-saioa aukera paregabea izan zen tokiko zein nazioarteko organismoek proposatutako gaien inguruan garatu dituzten hainbat ekintza aurkezteko, inspirazio-iturri izan daitezen eztabaidak zehazteko gaur egun garatzen ari diren edota une honetan inkubazio prozesuan dauden beste jarduera batzuk hobetzeari buruz.

Enpresak Nazioartekotzeko Euskal Batzordeko parte-hartzaileak

Administrazio publikoak

  • Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak
  • Lankidetzarako Euskal Agentzia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Arabako Foru Aldundia
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Enpresen ordezkaritza

  • ASLE
  • Confebask
  • Confecoop

Ordezkaritza akademikoa

  • Mondragon Unibertsitatea
  • Deustuko Unibertsitatea
  • UPV/EHU
  • Orkestra

Beste erakunde batzuk

  • Arabako Ganbera
  •  Bizkaiko Ganbera
  • Gipuzkoako Ganbera
  • Eusko Ganberak
  • ICEX