Ba dator: Manuel Laborde Werlinden sarien edizio berria abian da

0
PRUEBA

Manuel Laborde Werlinden sariak Entreprenari programaren barruan antolatzen dira. Euskal Herriko Unibertsitateak (Gipuzkoako Campusa) eta BIC Gipuzkoak garatu eta kudeatzen dute, eta aipatutako campusean ekintzaileei eta enpresa berritzaileen sorrerari laguntza eta aholkularitza ematea du helburu.

Sarien helburu nagusiak honako hauek dira: Unibertsitatearen ingurunean ekintzailetza arloko ideiak eta proiektuak sustatu; Unibertsitarioen potentzial berritzailea bultzatu, enpresa-ekimen berriak sortuz eta garatuz; eta azkenik, ekimen berrien garapenean lagundu, baliabide ekonomikoak eta enpresak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-zerbitzu adituak jarri.

Sariak honako hauei zuzenduta daude:

  • ‘Ekimen Berritzaile Berriak’ kategorian

-UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak/IKERBASQUE.

-Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoak edo haren titulu ofizial bat dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, masterra eta tesia)

-UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresak.

  •  ‘Gradu Amaierako Lanak – Master Amaierako Lanak – Doktorego Tesiak’ kategorian

-2022-2023 ikasturtean Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edo Doktorego Tesiak egiten ari diren edo 2020-2021 – 2021-2022 aldian aurkeztu dituzten ikasleak eta ikertzaileak, proiektuaren merkatu-aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, gauzatzeko asmoa dutenak

Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 3an amaitzen da.
info+: https://entreprenari.com/eu/

Sariaren erakunde laguntzaileak honako hauek dira: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko saila, EUSKO JAURLARITZAren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaritza SPRI TALDEA eta Diario Vasco.

ENTREPRENARI-ri buruz
BIC GIPUZKOAn eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren artean antolatutako Entreprenari programak Teknologia eta Jakintza merkatura transferitzea ahalbidetzen du, Enpresa Berritzaileak edo/eta Oinarri Zientifiko-Teknologikodun enpresak eta jakintza-arlo espezifikotan oinarritutako enpresa intentsiboak sortuz.