Lanbidek handitu egin ditu desgaitasuna duten pertsonen enpleguari eusteko zentro berezietako dirulaguntzak

0

Gobernu Kontseiluak onartu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak desgaitasuna duten pertsonen lanpostuei eusteko enplegu-zentro bereziei ematen dizkien dirulaguntzen zenbatekoak handitzea.

Idoia Mendia lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak berretsi egin du, gaurko bileran, desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuei eusteagatik enplegu-zentro bereziei ematen zaizkien dirulaguntzen zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50etik % 55era igotzea, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin. Dirulaguntza horiek pertsona horien soldata-kostuei estaldura ematen diete.

Modu honetan, Euskadiko araudia Estatuko araudira egokitzen da, iaz aldatu izan zena, Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu-urrakortasunaren eta lan-merkatuan sartzeko dituzten zailtasunen jakitun.

Neurri hori Lan eta Enplegu Sailak inklusioan eta berdintasunean inbertitzeko egiaztatutako testuinguru batean gertatzen da. Ikuspegi hori Enpleguaren Euskal Estrategia 2030en parte da, eta horren ondorioz, aurrekontua % 5,5 handitu zen 2020an pandemiaren ondorioei aurre egiteko, beste bultzada bat eman zitzaien 2021ean enplegu-zentro bereziei, % 9ko aurrekontu-igoerarekin, eta 2022an bide berri bat ireki zen inbertsioaren aldeko apustua bikoiztuz.