Pedro Jauregui, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordeak, Visesak Getxo-Iturribarrin alokairu sozialerako sustatu dituen 91 etxebizitza sozialak bisitatu ditu

0
PRUEBA

Pedro Jauregui, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordeak, Carlos Quindós, Visesako zuzendari nagusiak, eta Aitor Pradovaso, Alokabideko arlo teknikoko zuzendariak, Visesak Getxoko Iturribarri-II eremuan sustatu dituen alokairurako 91 etxebizitza sozialen sustapena bisitatu dute.

Etxebizitzen sustapen hori Getxoko Udalak eta Visesak Algortako 24.2 exekuzio-unitatean (Fadurako udal-kiroldegiaren aurrean dagoen hiri-lurzoruan) etxebizitza babestuak sustatzeko sinatutako hitzarmenari esker da.

4.439 m²-ko hedadura duen lehenengo lursailan, kokatzen dira Visesak alokairuan sustatu dituen 91 etxebizitza sozialak. Lursailak triangelu bat osatzen du eta Itxe Ibaia, Ibaizabal eta Iturgitxi kaleek mugatzen dute.

Hor garejeetarako soto-solairu batek lotzen dituen bi eraikuntza eraikin dira eta eremuak inguruak berdeguneak ditu.

Logela bakarreko 22 etxebizitza ditu, bi logelako 48, hiru logelako 20 (horietako lau mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak); eta lau logelako etxebizitza bat.

Sustapenak A ziurtagiri energetikoa lortu du. Era berean, berokuntzak eta etxeko ur beroak sistema zentralizatu batekin funtzionatzen dute, biomasaz elikatutako galdara-gela baten bidez (pelletak).

Bigarren lursail baten, udazken honetan bertan, hasiko da eraikitzen 58 alokairurako babes ofizialeko (BOEa) etxebizitzen beste sustapen bat.

Alokabidek kudeatuko du bi sustapenetako etxebizitza babestuen errentamendua.