Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 24 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan CONSTRUCCIONES PÉREZ SAN ROMÁN SA sustatzaileak.
2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2022ko urriaren 14a eta 2022ko azaroaren14a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.
2022ko azaroaren 22an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
- Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
- Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
- Sustatzailea: Pribatua – CONSTRUCCIONES PÉREZ SAN ROMÁN SA
- Etxebizitza kopurua: 24
- Horietako:
- 19 etxebizitza hiru logela eta bi bainugelakoak (90m2)
- 4 etxebizitza bi logela eta bi bainugelakoak (70m2)
- Etxebizitza egokitu 1, bi logela eta bi bainugelakoak (90m2
- Kokapena: OR5.5b lursaila (19. sektorea) – Aretxabaleta
- Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
- Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 170.915 €
- Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 205.260 €
- Etxebizitza egokitua + eranskinak: 205.260 €
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat es leitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
Informazio gehiago eskuratzeko:
CONSTRUCCIONES PÉREZ SAN ROMÁN SA
K/ Vitoriabidea 3, Pol. Ali-Gobeo – 01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 21 49 36
Posta elektronikoa: consulta@perezsanroman.com
*Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.