Bidaia Septi Bukulak antolatu du, Seeza Network sarekoa, Basquetourren laguntzarekin, eta Europaren eta Hegoafrikaren arteko elkarrizketarako Europako SA – EU Strategic Parternship proiektuaren barruan dago.
Gaur, astelehena, ordezkaritza Daniel Solana Basquetourreko zuzendariarekin bildu da Bilbon, eta Turismoaren Euskal Sarearen funtzionamendua, sorrera eta garapena eta ekintza-plana azaldu dizkie. Gainera, Hegoafrikako ordezkariek aukera izan dute Turismoaren Euskal Agentziak zuzendutako Euskadiko familia-turismoa edo surf-turismoa bezalako ekimenen garapena ezagutzeko.
Bihar, Donostiara joango dira. Bertan, hiriak garatutako lankidetza publiko-pribatuko politikei buruzko informazioa bilduko dute, eta bilerak egingo dituzte Nekatur landa-turismoko elkartearekin, Atrae Euskadiko turismo-agentzia harreragileen elkartearekin eta Aktiba turismo aktiboko elkartearekin. Halaber, Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatuko dute eta, Zumaian, hura kudeatzen eta babesten duen Geogarapen elkartearekin bilduko dira.