Abegi Etxearen eranskina berritzeko proiektua onartuta

0
PRUEBA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Abegi Etxea gizarte harrerako zentroaren eranskina eraberritzeko exekuzio proiektua . Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, helburua dela Abegi Etxearen eranskina berritzea eta familia osoen aldi baterako harrera-lekua izateko egokitzea.

Proiektua Jorge Lpez Tubia arkitektoak idatzi du eta 232.631 euroko aurrekontua du. Eta proiektuan aurreikusten da eranskina delako eraikina berritzea 3 familia-logela independiente egiteko – horietako bat egokituta –, hain zuzen ere, komun propioa izango duten logelak. Era berean, arropa garbitzeko eremu partekatua izango dute. Hortaz, instalazio horiek aldi baterako erabiliko dituzten familia osoek euroen familia-bizitza garatu ahal izango dute eremu intimoena bertako kide ez diren pertsonekin partekatu gabe.

Logela bakoitzak sarrera propioa izango du eraikinaren mendebaldetik, eta gainera, eraikinak eremu bat izango du haur jokoetarako zein egoteko.

Egun, Abegi Etxearen eranskinak 3 logela ditu literekin, gune komun bat sukalde-jantokiarekin, 2 baino gela, dutxa bat eta erabiltzaileen ekipajea gordetzeko kontsigna bat. Hortaz, proiektu berriari esker, egoera zaurgarri ezberdinak bizi dituzten familien egonaldia erraztu nahi da.

Sarriegi plaza

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea Sarriegi plaza zolatzeko proiektuaren lehen jarduera egiteko kontratua, hain zuzen ere, plaza berrantolatzeko lanen kontratua. Esleipen prezioa 130.951 eurokoa da, eta lanak egiteko epea, hilabetekoa izango da.

Ibai parkea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Ibai Parkea eta Lugaene pasealekua 27 lotzeko proiektuaren obrak kontratatzeko espedientea. Aurrekontu berria 225.538 eurokoa da, hau da, martxoan onartutakoa baino %19,59 handiagoa. Enpresa esleipendunak 3 hilabeteko egikaritze epea izango du lanak egiteko.

Hobekuntzak Altzan eta Larratxon

  • Lurzoruak berritzea Larratxo pasealekua 26ko atzealdean. Jarduketa honek 95.603 euroko aurrekontua du eta bi hilabeteko exekuzio epea.
  • Irisgarritasuna hobetzea Larratxo Pasealekua 80.ean. Jarduketa honek 168.733 euroko aurrekontua du eta 2 hilabeteko exekuzio epea.
  • Irisgarritasuna hobetzea Roteta Goikoa kalea eta Altza pasealekuaren artean. Jarduketa honek 88.593 euroko aurrekontua du eta hilabete eta erdiko exekuzio epea.