Donostia lehenengo «bizigarbiak» jartzen hasi da

0
PRUEBA

Intxaurrondoko Arrobitxulo parkeak hiriko lehen Bizigarbi izango du. Dagoeneko egin da obra zibila, eta plataforma bat sortu da. Plataforma horren gainean kokatuko da garbiketa-estazioa, eta ur-hartuneak eta soberakina biltzekoak egin dira.

Miguel ngel Dez Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “bizigarbi horiek hainbat gunetan jarriko ditugu, erabiltzaileei bizikletak errazago garbitzeko, hiriko, mendiko edo errepideko txirrindulariei. Doakoa izango den zerbitzu honi bizikletaren erabiltzaileek harrera ona emango diotela deritzagu; izan ere, behe-presioan garbitu ahal izango dituzte, bizikletaren osagaietan kalterik ez izateko, hala nola kojineteetan, palanketan edo esekiduretan.”

Arrobitxuloko Bizigarbia bidegorriaren ibilbidearen ondoan dago. Ur-mahuka, bizikleta jartzeko astoa eta garbiketarako berariazko osagarriak ditu. Hiriko Udalaren irudi korporatiboarekin diseinatu da.

Arrobitxulon ez ezik, laster beste Bizigarbi bat jarriko da Txominen, bidegorriaren ondoan. Hirugarren garbiketa-estazio bat, sinpleagoa, Altzako Harria parkean jarriko da. Oraingo honetan, goiko aldean barra batzuk dituen zutoin bat da, bizikleta jarri eta garbitu ahal izateko, adierazi du Dezek. Ur-fluxua mailakatzeko ahokoa eta bizikleta behar bezala garbitzeko bi eskuila ditu.

Laster martxan jarriko diren lehen hiru bizgarbiak dira, baina asmoa hiriko beste leku batzuetan geltoki berriak jartzen jarraitzea da.