Eliak, Elhuyarren itzultzaile automatikoak, itzulpenak pertsonalizatzeko aukera ematen du

0

Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoak gero eta aukera gehiago eskaintzen ditu, eta horietako bat itzulpenak pertsonalizatzeko aukera da. Aukera hori eskaintzen duen euskarazko lehen itzultzaile automatikoa da, eta testuen koherentzia zaintzen laguntzen du.

Zehazki, hiztegi pertsonalizatuak osa daitezke. hitz edo esaldi batzuk norberak nahi bezala itzul ditzan . 

Hau duen irudia testua

Azalpena automatikoki sortu da

ARGAZKI OIN ERARA: Adibidean ikusten denez, gaztelaniazko “obsolescencia tecnológica” terminoa “zaharkitze teknologikoa” terminoarekin itzuli da, Eliari informazio hori txertatu zaiolako.

Edonork erabil dezake hiztegia pertsonalizatzeko aukera: menu nagusian “nire glosarioak” aukeran klik eginda, glosario edo hiztegiak sortzeko aukera ematen du.

Horrez gain, dokumentuak eroso eta azkar itzultzeko aukera eskaintzen du Eliak, eta hor ere erabil daiteke hiztegi pertsonalizatua. Horretarako, nahikoa da webgunean erregistratzea eta dokumentuak itzultzeko aukera erabiltzea. Txartel bidez ordaindu daitezke dokumentu solteak, eta lehenengo hirurak doan dira.

Gainera, dokumentu-formatu ohikoenak onartzeaz gainera (Word, PowerPoint, Excel, LibreOffice…), dokumentu-formatu profesionalak ere itzultzen ditu: InDesign (idml), xliff, html, tex, po, srt…

La entrada Eliak, Elhuyarren itzultzaile automatikoak, itzulpenak pertsonalizatzeko aukera ematen du se publicó primero en BizkaiaGaur.