Euskadiko 8 enpresa ekoizle parte hartzen ari dira Euskadi Basque Country markaren pean SIAL Paris-en, nazioarteko elikaduraren azoka handienean

0

Elikaduraren Nazioarteko Azoka SIAL, elikaduraren sektoreko munduko topaketa profesional handiena, Parisen ospatzen ari da egunotan.

SIALen edizio honetan, EAEko 8 enpresa ekoizle Euskadi Basque Country markarekin batera ari dira parte hartzen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak HAZIren bitartez antolatzen duen stand batean. Parte-hartze hori Euskadiko elikagaien industriaren kanpo-sustapenari laguntzeko jardueren barruan dago, eta euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzea eta merkatu berriak irekitzea du helburu.

SIAL 2022 azokan erakusketa-enpresak honako hauek dira:

Cafes Baque

Conservas Costa Vasca

Conservas Ortiz

Conservas Serrats

La Cocina de Senén

Rafa Gorrotxategi

Sarriegui Potato Chips

Tuesta Bakery

SIAL bi urtez behingo azoka da, eta aurten 2020ko edizio atzeratua ospatzen ari da. Aurreko edizioetan 120 herrialdetako 7200 erakusketari baino gehiago hartu ditu, eta 2018an 190 herrialde baino gehiagotako 310.000 profesional baino gehiagok hartu zuten parte.

Azoka honetara joaten diren nekazaritzako elikagaien industriako 160.000 bisita profesionalek teknologia berriak eta produktu eta hornitzaile berriak aurkitu nahi dituzte. Eta enpresa erakusketarien artean, elikagaien eta nazioarteko edarien sektoreko ekoizle nagusiak daude.