Euskadin Ingurumen-boluntariotzako proiektuetarako laguntza-deialdia ireki da

0
PRUEBA

Euskadiko Ingurumen Boluntariotza proiektuetarako diru-laguntzen deialdia argitaratu da.

Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-boluntariotzako proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuek.

Ekintza horien helburua ingurune hobetzea eta babestea izango da, eta diru-laguntzaren zenbatekoa da proiektu bakoitzeko 15.000 eurora arte.

Irabazi-asmorik gabeko entitate bakoitzak gehienez ere bi proiektu garatzeko laguntza jaso ahal izango du, helburu ezberdinak izan beharko dituztenak ezinbestean.

Eskaera egiteko epea urriaren 19tik azaroaren 18ra bitartean luzatuko da, biak barne.

Informazio gehiago eta eskaera egiteko eskuragarri dago hurrengo webgune:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/ingurumen-boluntariotza/web01-a2inghez/eu/