IX. Berdintasun Jardunaldia. Osasun inklusiboa, elkartasuna eta pertsonekiko konpromisoa

0

Bederatzigarrenez egin da berdintasun-jardunaldia ospitalean, Marga Sáez, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko psikiatrak eta berdintasuneko erreferenteak antolatuta. Oraingoan, jardunaldiak osasun inklusiboa, elkartasuna eta pertsonekiko konpromisoa izan ditu ardatz.

Horretarako, osasun mentaleko hainbat profesionalek eta Medicus Mundiko kideek parte hartu dute jardunaldi horretan, helburu hauekin: generoa diskurtso psikopatologikoan eta asistentzia-jarduera klinikoan txertatzea, berdintasuna Osakidetzaren lehentasuneko helburuetako bat izan behar dela aldarrikatzea, indarkeria sinbolikoa bistaratzea, berdintasunik ezak osasun publiko orokorrean zer-nola eragiten duen aztertzea, sexu- eta genero-aniztasuna barne, eta genero-ikuspegia nerabeen hezkuntza afektibo-sexualean txertatu behar den aztertzea.