Biztanleriak Euskadiko egoera politiko eta ekonomikoa positiboki baloratzen jarraitzen du

0
PRUEBA

EAEko biztanleek positiboki baloratzen dute oraindik Euskadiko egoera politikoa ( % 66k uste du ona edo oso ona dela), bai eta egoera ekonomikoa ere, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken Soziometroan inkestatutako pertsonen % 68k ontzat edo oso ontzat jotzen baitu. Iritziak urriaren 3tik 7ra bitartean jaso ziren, herritarrek egungo egoerari, jarrerei eta balio politikoei buruz dituzten pertzepzioak ezagutzeko.

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen azterlan berri honetako datuek erakusten dutenez, gizartearen lehen kezka lan-merkatuarekin lotutako arazoetan oinarritzen da oraindik ere ( % 52), baina otsailetik 13 puntu jaisten da. Aldiz, arazo ekonomikoek, bigarren posizioan, goranzko joerari eusten diote, eta otsaileko % 15etik egungo % 26ra igotzen dira.

Azterlanak, gainera, agerian uzten du euskal gizartearen bizi-tonua berreskuratzen ari dela. Hala, 10 pertsonatik ia 7k ( % 68) dio oso edo nahiko baikorra dela Euskadiren etorkizunari dagokionez, 2016an erregistratutakoaren oso antzekoa ( % 67).

Azkenik, eta zailtasun handiko testuinguru batean, Euskadiko zerbitzu publikoek balorazio positiboa lortzen jarraitzen dute, inkestatutako lau pertsonatik hiruk uste baitute zerbitzu horiek oso edo nahiko onak direla.

 Informazio gehiago