Hiru euskal erakundek Bakarlan sortu dute, bakardadean dauden adinekoen bizitza hobetzeko tresna teknologikoa

0
PRUEBA

Euskadin, ia 28.000 pertsona bizi dira bakarrik 85 urte edo gehiagorekin, eta kopuru hori hirukoiztu egin da azken bi hamarkadetan, goranzko joerari eutsiz, Eustaten txosten baten arabera. Testuinguru horretan, EAEko hiru erakundek, Gaia Klusterrak, Sesosgik eta Setecok, Bakarlan jarri zuten abian 2020an. Proiektu hori SPRI Taldeak finantzatutako Hazitek programaren barruan dago, eta bere helburua bakarrik bizi diren adinekoak ebaluatzeko tresna teknologiko bat diseinatzea da.

“Tresna hau balorazio geriatriko integrala egiteko erabiltzea da asmoa, eta horren ondorioz, erabiltzailearen nahiekin bat etorriz, elkarbizitza, ingurumena, gizartea eta komunikazioa hobetzeko alternatibak eskaini ahal izango dizkiegu bakarrik bizi diren adinekoei”, azaldu du Juan José Calvok, Sesosgiko zuzendari teknikoak.  

Hori horrela, Sesosgi diseinu teknikoaren arduraduna izanik, eta Seteco garatzaile teknologikoarekin batera, online plataforma bat sortu da, Calvok dioenez, “plataforma erraz eta egokitua. Profesional soziosanitarioek aurrez aurre edo urrutitik, herramintak jasotako informazioa eskura dezakete. Informazio hori aztertu ondoren, gomendio egokiak egiteko aukera izango dute, etorkizunari begira adinekoek nahi duten bakardadea lortzea bideragarriagoa izan dadin”.  

Tresna hainbat alderdi neurtzeko gai da; datu pertsonalak edo jarduera fisikoaren maila bezalako datu simpleetatik, konplexuagoak diren beste batzuetaraino iritsi arte, hala nola: parametro kardiobaskularrak eta antropometrikoak, erortzeak, nutrizio-egoera, gaitasun funtzionala (martxaren abiadura, martxa duala, prentsio-indarra), gaitasun intrintsekoa (domeinu kognitiboa, psikologikoa, bizitzakoa, sentsoriala eta lokomotorea) edo arlo biopsikosozialari eta zainketei buruzko datuak (elikadura-nutrizioa, higienea, jantziak, mugikortasuna eta abar ).  

Azken tresna mediku profesionalekin sortu eta frogatu bazen ere, Mitxelenak onartu du “ez dutela nahi genukeen azken erabiltzaile guztiek probatu. Pandemiak eragotzi eta/edo zaildu egin zuen azken erabiltzaileak erakartzea eta haietara iristea, azken testeoaren fasea egin ahal izateko. Uste dugu laster amaitu ahal izango dugula, modu ordenatu eta seguruan betiere, eta, horrela, erakunderen batean martxan jarri ahal izatea espero dugu, ondoren merkaturatzea planteatzeko”.  

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.