PRUEBA
Espezialista asko bildu dira gaur goizean Kirurgia endokrinoko X. jardunaldian. Ospitaleko Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko Zerbitzuak antolatu du, pandemiaren ondoriozko bi urteko geldialdiaren ondoren.
Jardunaldian, tiroidearen, paratiroidearen eta giltzurrun gaineko guruinaren patologia kirurgikoaren arloko esperientziak gainbegiratu eta eguneratu dituzte. Horretarako, hainbat ospitaletako espezialistek parte hartu dute, tartean, Madrilgo Gregorio Maranónekoak, Nafarroako Ospitalegunekoak, Logroñoko San Pedro ospitalekoak, Burgosko unibertsitate-ospitalekoak eta Osakidetzako unibertsitate-ospitaletakoak (Gurutzeta, Basurtu, Galdakao, Araba eta Donostia).